Prentsa oharrak
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/12/25
Gobernuak dibidendu digitala liberatzeko epea (orain arte abenduaren 31ra artekoa zen) luzatzea erabaki du, 2015eko martxoaren 31ra arte. Hala, egokitzapenekin aurrera egitea erraztu nahi da, prozesuan telebista-kanal bat ere galdu gabe. Neurri honen bitartez, LTD sektorearen eskaerari erantzuten zaio, epe berri hori hobetzat jotzen baita. Epemuga berrian, biztanleen %97k telebista-kanal nagusiak (ikusle-kopuruaren aldetik) ikusten jarraituko duela aurreikusi da. Gobernuak antena kolektiboak egokitzera bideratu dituen 280 milioi euroko laguntzak 2015eko ekainaren 30era arte eska daitezke.
Turismoa | 2014/12/25
Berrikuntzako Domina eman zaio Enrique Sarasolari, “Room Mate” hotel-katearen sortzaileari, alegia; eta, Sustapenaren kategorian, aldiz, Javier Guillének Espainiako Txirrindularitza Biraren antolaketan egin duen lana aintzatetsi da. Gobernuak Matarromera upategiko presidente Carlos Morori eman dio Iraunkortasun eta Kalitate Domina, batetik; bestetik, Nazioartekotzeko Meritu Turistikoa aintzatesteko domina eman dio Pablo Piñerori, hau da, Grupo Piñero-ko presidenteari. Meritu Turistikoaren domina Eskainitako Ezohiko Zerbitzuengatik Carmen Cerverari eman zaio, Thyssen-Bornemisza baroisari, Thyssen-Bornemisza Museoa Espainiako kulturaren adierazle eta turismoa erakartzeko polo bihurtu baitu bilduma pribatuari esker.
Turismoa | 2014/12/25
Urteko lehen 11 hilabeteetan, Erresuma Batuak 12.192 milioi gastatu zituen; Alemaniak, 9.493 milioi eta Frantziak 6.200 milioi euro; hiruretatik aldakuntza nabarmenena izan du azken horrek, %9,9koa. Kataluniak 14.406 milioi euro jaso zituen epe horretan, %6,4 gehiago, eta Kanariek 11.359 milioi euro, %8,6 gehiago. Azaroan, nazioarteko turistek 3.436 milioi euro gastatu zituzten guztira; hots, urtetik urterako hazkuntza %1,7koa izan da, eta inoiz erregistratutako daturik onena ere bada. Eguneko batez besteko gastua %1,5 hazi zen, 122 eurokoa izan baitzen.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/12/22
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Dibidendu Digitala liberatzeko jardueren Koordinazio eta Segimendu Taldea bildu du gaur, egun arte egin diren aurrerapenei buruzko datuak aztertzeko.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren arabera, azaro bukaeran eraikinen %42,6k egokituta zuen telebista ikusteko sistema.
Gobernua dibidendu digitala liberatzeko gehienezko epea luzatzeko aukera aztertzen ari da, orain arte 2014ko abenduaren 31a artekoa zena. Modu horretan, egokitzapenak egiten jarraitu ahal izango da, prozesuan telebista-kanal bakarra ere galdu gabe.
Halaber, neurriak hartzen ari dira diru-laguntzek beren onuradunen errenta-aitorpenean eraginik izan ez dezaten.
Turismoa | 2014/12/21
Urtea bukatu baino hilabete lehenago, inoiz izandako zifrarik onena hobetu da, 2013koa hain zuzen ere. Urte horretan nazioarteko 60,6 milioi turista erregistratu ziren. Erresuma Batua (14,4 milioi turista), Frantzia (10 milioi baino gehiago) eta Alemania (9,9 milioi) izan dira turista-igorle nabarmenenak berriro ere urtarrila eta azaroa bitartean.Kataluniak, Balearrek eta Kanariek izan zituzten erregistrorik onenak aipatu epean: 15,9 milioi, 11,2 milioi eta 10,4 milioi turista hurrenez hurren.Azaroan ere inoiz izandako zifrarik onena lortu zen, 3,4 milioi turista etorri baitziren, hau da, %2,9 gehiago.
Energia | 2014/12/16
Ezohiko enkante bat egingo da lehen enkantean bete ez diren blokeekin. José Manuel Soriak Gobernuaren energia-politika defendatu du, eta azpimarratu du ez dagoela hidrokarburoak dituen edo ez jakin nahi ez duen herrialderik.Elektrizitate eta gasaren inguruko nazioarteko elkarrekiko loturak sendotzea Espainiako Gobernuaren lehentasuna da.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/12/16
Inork ez dio telebista ikusteari utziko inolako momentutan antena kolektiboak egokitzen ari diren bitartean. Biztanleen %90k telebista-eskaintzaren %90a bermatuta dauka, baita egokitzapena egin gabe ere. Dibidendu digitalaren prozesura egokitzeko lanak egiteko laguntzak eskatzeko epea 2015eko ekainaren 30ean bukatuko da. Dibidendu digitalaren liberazio-prozesua Europar Batasuneko herrialde guztiei agindu zaie. Epeak erkidegoko araudiak ezarri ditu.
Energia | 2014/12/15
Gasolinaren publikoarentzako salmenta-prezioa %9,7 jaitsi da ekainetik azaro bukaerara arte. Prezioa, gainera, Euroguneko batez besteko prezioa baino baxuagoa da.
Hartutako neurriak defendatu ditu Soriak, eta zerbitzugune independente berri ugari ireki direla azpimarratu du.
Industria | 2014/12/15
Europa Press-en goizeko albistegietan, azken bost urteetan Estatu Batuetako ekonomian eskisto-gasak edo Shale gasak izan dituen abantailez mintzatu da ministroa.
Energia | 2014/12/11
Gas naturalaren merkatu antolatua sortu da, eta hari esker prezio lehiakorragoak eta gardenagoak lortuko dituzte kontsumitzaileek. Horrez gain, merkatari berriak sartu ahal izango dira merkatura, eta honek, aldi berean, lehia areagotuko du.
Hidrokarburoen esplorazioa eta ekoizpenaren gaineko zerga-neurriak hartu dira. Hala, hidrokarburoen hobietatik eratorritako diru-sarrerak gizartera ere itzuliko dira.
Hainbat neurri hartu dira hidrokarburoen sektorean lehia areagotzeko eta iruzurra murrizteko.
Turismoa | 2014/12/10
José Manuel Soriak Espainian turismoaren sektoreak duen joera bikaina nabarmendu du.
Industria | 2014/12/8
Europar Batasuneko Auzitegiaren erabakiak Espainiak egun duen ‘tax-lease’ sistema berretsi eta haren baliozkotasuna eta segurtasun juridikoa indartu ditu. Ebazpenari esker, Espainiako ontziolak sendotu egin dira armadoreen, finantza-erakundeen era inbertitzaileen aurrean, izan ere frogatu du Espainiako ontzigintzak konfiantza ematen duen sistema egonkorra eta segurua lortu duela.Orain arte, 12 egitura formalizatu dira guztira tax lease sistema berriarekin, 309 milioi eurotik gorakoak diren eta gutxi gorabehera 1.370.000 lanordu sortzen dituzten kontratuetarako.Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soriaren ustez, Luxenburgoko Auzitegiaren erabakiak frogatzen du Espainiako Gobernuak eta Europar Batzordeak hitzartutako sistema baliozkoa dela eta segurtasun juridikoa duela.
Industria | 2014/12/4
Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soria buru izan da sariak emateko ekitaldian.
Sari hauek erreferentzia dira Espainiako proiektu berritzaileetarako.
Industria | 2014/12/1
Espainiak espazio-programetan 344,5 milioi euroko inbertsioa iragarri du Europako Espazio Agentziaren (ESA) Ministerio Kontseiluan, Ministroen kontseiluan adostutakoarekin bat.
ESAko kide diren herrialdeek aho batez onartu dute 2019. urterako ESAren Ministerio Kontseilua Espainiak antola dezala, gure herrialdeak Europako espazio-jardueretan egindako ekarpena aintzatesteko.
Espainiak jauzi kualitatiboa lortuko du jaurtitzaileen arloan, izan ere Ariane 6 jaurtitzailean parte hartzen duen laugarren herrialdea izango da, %6ko ekarpenarekin.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/12/1
Ekitaldian, ekonomia digitalak gazte ekintzaileen artean duen jarraipen-maila azpimarratu du Soriak
Energia | 2014/11/30
Aldebiko gaien inguruan aritu dira, Energia eta Industriarekin lotutakoetan bereziki
Turismoa | 2014/11/30
Emprendetur-en laugarren edizioaren deialdia irekita dago. Ekimen horrek 30 milioi euro bideratuko ditu turismoaren esparruko gazte ekintzaileentzat, eta beste 80 milioi proiektu eta jarduera turistiko berritzaileentzat. Gazte ekintzaileen proiektuen kasuan, zenbatekoaren %100 finantzatzeko aukera egongo da, milioi bat euroko mugarekin eta bermerik gabe. I+G+b proiektuen kasuan, zenbatekoaren %75 arte finantzatzeko aukera egongo da. Bi ildoek ere bost urteko amortizazio epea dute, bi urteko gabeziarekin eta %0,97ko interes tasarekin, eta ez dute banku bitartekotzarik behar. Interesdunek otsailaren 2ra arte aurkez dezakete eskaera.
Energia | 2014/11/27
Según el Plan PIVE 6, se apoyará la compra con un mínimo de 2.000 euros con carácter general, aportados a partes iguales por el Ministerio de Industria, Energía y Turismo y por el fabricante o punto de venta.
Industria | 2014/11/26
Los premiados han sido Grupo Matarromera, Fundación Mutua Madrileña y FCC Aqualia
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/11/26
2015etik aurrera gauzatuko da, dibidendu digitaleko banda liberatu ostean telefonia mugikorreko guneak hedatuz doazen heinean. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Zamoran egin dituen saiakuntzek argi utzi dute eremu oso txikiei eragingo dietela, eta erraz konpon daitezkela. Gune igorle berriak martxan jarri aurretik, telefonia mugikorreko operatzaileek beharrezko prebentzioko jarduera guztiak burutuko dituzte eragin gehien duten guneetara telebista-zerbitzua orain arte bezala iristen dela bermatzeko. Jarduera honek ez du inolako kosturik izango herritarrentzako; telekomunikazioetako operatzaileek ordainduko dute.
Turismoa | 2014/11/26
Kataluniak (13.609 milioi euro), Kanariek (10.209 milioi euro) eta Balearrek (10.164 milioi euro) izan zuten turisten gasturik handiena urteko lehen hamar hilabeteetan. Horrez gain, errekor historikoa ere erregistratu zen urrian, gastua 5.733 milioi eurokoa izan baitzen, %4,6ko urtetik urterako hazkuntzarekin.
Industria | 2014/11/25
Espainiako ekonomian berrindustrializazioak duen garrantzia Espainiako industria-sektorea irmotzeko Agendaren onarpenean islatzen da; izan ere, epe motzean abiaraziko diren jarduera-proposamenez osatutako ekintza-plan bat izaki, horri esker Espainiako industria-jarduerak dituen zeharkako baldintzak hobetuko dira.
Sektore elektrikoaren erregulazio berriaren ondorioz, aurreikusten ziren 10.500 milioi euroko defizita kontuan hartuta, 2013an 3.200 milioi eurokoa izan da. Defizita zeroan edo zerotik gertukoa lortzea aurreikusten da 2014rako.
Gobernuak elektrizitatearen prezioen gorakada eteteko helburua bete duela adierazi du; enpresen lehiakortasunari eta familien errentari kalte egiten zion, PSOEren Gobernuak 2009an egindako hiruhileko enkanteak desagerrarazi ostean.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/11/25
Lehenengo datuen arabera, irailean eta urrian 252.000 jabe-komunitatek kontratatu dute antena kolektiboen egokitzapena. 83.066 eraikinek egokitzapena burutu dute. Beraz, biztanleen %49 dago dibidendu digitalera guztiz egokituta.
Inork ez dio telebista ikusteari utziko inolako momentutan antena kolektiboak egokitzen ari diren bitartean. Biztanleen %90k telebista-eskaintzaren %90 bermatuta dauka, baita egokitzapena egin gabe ere.
Herritarrek Gobernuari laguntzak eska diezazkiokete antena kolektiboak egokitzeko 2015eko ekainaren 30era arte. 28.800 jabe-komunitate baino gehiagok eskatu dituzte dagoeneko laguntzak.
Prozesuko eragile guztiek epeak betetzeko eta herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko egiten ari diren ahaleginak azpimarratu behar dira.
Industria | 2014/11/25
Enpresari berrindustrializaziorako diseinu bat proposatu zaio
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/11/25
Laguntza horien helburua da abiadura handiko (30 Mbps edo gehiago) eta abiadura oso handiko (100 Mbps edo gehiago) banda zabaleko zerbitzuak emateko gai diren komunikazio elektronikoetako sare publikoen helmena azkarrago hedatzea egun halakorik ez duten guneetara. Aurten onuradun gehiago daude nabarmen, baita onartutako proiektu gehiago ere, eta areagotu egin dira halaber esleitutako laguntzen zenbatekoa eta estaldura zabaltzeko haiekin lotutako helburuak.Espainiarren %56k 100 Mbps baino gehiagoko abiaduradun banda zabala du, %60k 30 Mbps baino gehiagokoa eta %82k 10 Mbps baino gehiagokoa
Energia | 2014/11/24
Europar Batasuneko eta Espainiako energia-egoera aztertu dute
Energia | 2014/11/24
Gas-sistemaren inguruan premiazko neurriak hartzeko urriaren 3ko 13/2014 Errege Dekretu-Legeari esker konpondu zen instalazioan zegoen egoera tekniko konplexua, gehiengoaren interesa bermatuta, pertsonen segurtasunari, ondasunei eta ingurumenari dagokionez.
Sistemarekin 110,8 milioi euro aurreztuko dira batez beste urtean 2017az gero, funtzionatzen hasteko aurreikusten den kostua kontuan hartu gabe.
Industria | 2014/11/24
Soriak azpimarratu du Gobernuak konpromisoa hartu duela 2020an industria BPGaren %20 izateko helburuarekin
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/11/24
Industria, Energia eta Turismo ministroak azpimarratu du 59 milioi euro gehiago esleituko direla 2013-2015eko Eremu Digitaleko Konfiantza Plana gauzatzeko, hots, zibersegurtasunaren eta konfiantza digitalaren helburuak ezartzen dituena.
Barne-ministroak adierazi du garrantzitsua dela “behar den informazioa partekatzea dugun egoera errealitatetik ahalik eta gertuen egon dadin zibermehatxu eta arrisku teknologikoei dagokienez, zibersegurtasun kolektiboaren mesederako”.
Zibermehatxuen aurkako neurriak sustatzeko tresnak koordinatzeko lehen aldiz bildu dira Gobernuaren ordezkariak eta enpresa estrategikoen goi-arduradunak.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/11/24
Laguntzei esker, 33 proiektu finantzatuko dira guztira, eta 21,17 milioi mugiaraziko dira (19,05 maileguetan eta 2,12 diru-laguntzetan). Deialdia pasa den ekainean egin zen eta, nobedade gisa, kontsulta publiko bat egin zen lehenago, laguntzen ezaugarriak sektoreak berez behar dituen beharretara modurik onenean egokitze aldera. Bideojokoen sektoreari laguntza horiek esleitu izanarekin, Ekonomia Digitala eta Eduki Digitalak Sustatzeko Planean (Espainiako Agenda Digitalean barne hartzen da) ezarritako neurrietako bat beteko da.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/11/23
Hauek dira saritutako erakundeak: Imaginarium, Liga de Fútbol Profesional, El Tenedor, Rusticae, El Mundo, Museo Reina Sofía, Real Academia Española, Médicos sin Fronteras, ING Direct, Doctoralia eta Arsys. Hainbat kategoria hartu dira kontuan sariak banatzerakoan, besteak beste, merkataritza elektronikoa, kirolak, komunikabideak, arteak edo webgune korporatiboa.Sariak Industria, Energia eta Turismo ministroak banatu zituen, Espainiako Liburutegi Nazionalean ospatutako ekitaldi batean.
Industria | 2014/11/20
Programaren helburua lehiakortasuna, industria sarearen biziberritzea eta berrikuntza hobetzen duten inbertsioak sustatzea da.Finantzako laguntzak ematen dira 10 urtetan itzuli beharreko maileguen bitartez, hiru urteko gabealdiarekin eta %2,8 eta %4,5 arteko interesarekin.
Turismoa | 2014/11/20
2013. urtearekiko hazkunde hau Frantziako, Erresuma Batuko, Alemaniako, Italiako eta Asiako merkatuei zor zaie bereziki. Urrian ere errekor berria lortu zen, izan ere 5,9 milioi nazioarteko turista etorri ziren gure herrialdera, hau da, %7,8 gehiago.
Industria | 2014/11/19
2014. Urteko Enpresariaren Saria Mapfre-ren presidente Antonio Huertasentzako izan da; Ekintza Kulturalaren Saria Salamancako Unibertsitateko Brasilgo Ikerketa Zentroari eman zaio, eta Gizarte Ekintzaren Saria, berriz, Sembrando Salud Erakundeari.
Turismoa | 2014/11/18
Turismoarekin lotutako gaiei buruz mintzatu dira.
Industria | 2014/11/18
José Manuel Soriak Espainian berrindustrializazioaren aldeko apustua egiten du krisialdia atzean uzteko.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/11/18
Lurreko Telebista Digitalaren Plan Teknikoa biztanleengan ahalik eta eragin gutxien izan dezan prestatu da. Soria ministroak Gobernuaren energia-politika defendatu du, hartutako erabaki guztiak kontsumitzailea defendatzera eta interes orokorrera bideratu direla adieraziz
Turismoa | 2014/11/17
Lehenengo aldiz, administrazioaren hainbat sailek, Autonomia Erkidegoekin eta sektore pribatuarekin lankidetzan, erosketetan oinarritutako plan bat egin dute, turismo sektorearen eta barruko merkataritzaren errentagarritasuna areagotze aldera.
Erosketa-turismoari esker, helmugan egindako batez besteko gastua goratu eta eskaera urte osoan zehar zabaldu ahal izango da, Espainiako geografia osotik.
Planerako 2.820.000 euro esleitu dira, bai turistak datozen herrialdeetan eskaera sustatu eta areagotzeko ekintzak egiteko bai Espainiako merkataritza-eskaintza nazioarteko turisten beharretara egokitzeko.
Hartutako neurrien artean daude, besteak beste, Kanpo Gaietako Ministerioaren konpromisoa bisak azkarrago lortzeko, Zerga Agentziak aurreikusitako jarduerak egitea Erkidegokoak ez diren turistei BEZa itzultzeko prozesuak hobetzeko eta Espainia sustatzeko erosketa-turismoaren egoera hobetzea.
Turismoa | 2014/11/17
Soria ministroa izan da buru Turismoaren Espainiako Kontseiluak egin duen urteko bileran, gaur. Gure herrialdeko turismoaren egoera bikaina azpimarratu du, inoiz baino nazioarteko turista gehiago erregistratu baitira amaitzear dagoen urte honetan.
Halaber, bileran zehar, turismorako erabiltzen diren etxebizitza partikularren gaiaz jardun da, eta Paradores enpresa publikoaren egoeraren berri eman zaie sektore publiko eta pribatuko ordezkariei.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/11/16
Profesional hauek ezinbestekoak dira milioi bat eraikinetan antena kolektiboko sistemak egokitzeko lanak errazteko, baita Auzokoen Komunitateentzako diru-laguntzak kudeatzeko ere.
Besteak beste, Espainia osoan zehar tokiko jardunaldiak antolatzea erabaki da.
Joan den urriaren 26ko sintonizazioaz geroztik, 21 milioi biztanlek ez dute bestelakorik egin behar. Jada Dibidendu Digitalera egokitu dira.
Abenduaren 31n antena kolektiboa egokitu ez duten eraikinetan bizi direnek, telebistako kanalen %90 ikusten jarraitu ahal izango dute.
Gobernuak onetsi dituen diru-laguntzei esker, 280 milioi eurokoak, Auzokoen Komunitateek ez dute ezer ordaindu beharko eraikinak egokitzeko lanetan.
Industria | 2014/11/13
Ministroen Kontseiluak Lege-proiektu bat Gorteetara bidaltzea onartu du gaur, Espainian industria-jabetzaren lege esparrua berrikusten duena Patenteen 11/1986 Legea sakonki berrituz. Lege hori egun arte indarrean egon da. Helburu nagusia Espainian patenteen sistema sendotzea da. Horretarako, patentatzea sustatzeak garrantzia handia zuen esparrua albo batera utzi eta esparru berri batera igaro da, non benetako ekimen-jarduera berritzaileak eta berriak bultzatzen diren. Prozedurak sinplifikatu dira eta legedia industria-jabetzaren nazioarteko esparrura egokitu da. Hala, enpresen nazioartekotzea ahalbidetzen da.
Industria | 2014/11/10
Aldebiko gaiak aztertu dituzte, batez ere turismoari lotutakoak.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/11/10
Gaur argitaratu da BOEn Dibidendu Digitalaren liberazio-prozesua dela eta antena kolektiboak egokitzeko auzokoen komunitateek jaso ditzaketen laguntzen esleipena arautzen duen deialdia. Laguntza hauen zenbatekoa 280 milioi eurokoa izango dela aurreikusi da, eta Red.es Erakunde Publikoaren bitartez esleitu, kudeatu eta ordainduko da.Diru-laguntza guztiak telematikoki eskatuko dira, on-line plataformaren bitartez. Bihartik aurrera eskuragarri egongo da hemen: https://ayudas.televisiondigital.gob.esDibidendu Digitalaren liberazio-prozesuaren ondorioz 2014ko ekainetik aurrera egokitutako antena kolektiboengatik eskatu ahal izango da diru-laguntza.
Energia | 2014/11/10
Mexikoko enpresariak Espainian inbertitzera animatu ditu José Manuel Soriak, herrialde fidagarria da eta. Espainiako ministroa Mexikoko energia ordezkariarekin batzartu da eta Espainiako enpresek Mexikoko gobernuak abiarazten dituen energia-proiektuetan parte hartzeko duten interesa jakinarazi dio.Mexikon finkatu diren Espainiako enpresek arrakasta handia dute. 5.000 enpresa baino gehiago daude Mexikoko merkatuan. Espainiako 1.000 enpresa inguruk Mexikon inbertitu dutela jakinarazi diote Ekonomia Idazkaritzari azken hiru seihilekoetan.
Energia | 2014/11/7
Energiaren eskaria eskaintzaren gainetik areagotzeak, energia-produktuen eskaintza handitzeko behar globala ekarriko du; energia ekoizten ez duten herrialdeen kasuan, gainera, energia hornikuntza egonkorra, segurua eta ekonomikoa dutela ziurtatu beharko dute. Industria, Energia eta Turismo ministroaren iritziz, eskura ditugun energia-baliabideak ustiatzeko beharra indartuko da. Europako lehentasuna hornikuntza ziurtatzea eta energia-merkatu integratua lortzea da; hala, iturriak eta energia-hornikuntzak dibertsifikatu ahal izango dira, baita energia-hornikuntza ezaren arriskua murriztu eta beste hornitzaileekin egindako negoziaketen baldintzak hobetu ere. Larunbat honetan Soria ministroak aukera izan du Erribera Maian finkatu diren Espainiako hotel enpresetako ordezkariekin batzartzeko.
Ministerioa | 2014/11/6
Johns Hopkins Unibertsitateak antolatu du energiaren inguruko foro hau, eta sektoreko agintari, enpresaburu eta intelektual ezagunak bertaratzen dira. Larunbatean bertan, azaroaren 8an, ministroa Erribera Maian finkatu diren Espainiako hotel enpresetako ordezkariekin bilduko da. Astelehenean, azaroaren 10ean, José Manuel Soria Mexikoko Energia ordezkariarekin batzartuko da, Mexikoko inbertitzaileekin gosalduko du eta herrialde horretan finkatu diren Espainiako enpresen ordezkariekin bilduko da.
Turismoa | 2014/11/5
Aldebiko gaiak aztertu dituzte, batez ere turismoari lotutakoak.
Industria | 2014/11/5
Ekitaldia Gobernuko Presidente Mariano Rajoyk itxi du.
Industria | 2014/11/4
Airis Technology Solutions enpresa Espainiako teknologiaren marka nagusietako bat da
Industria | 2014/11/4
ETEen hedapena eta nazioartekotzea aztertuko da
Turismoa | 2014/11/2
2014/2015 neguan (urria - martxoa), Espainia lehen postuan finkatuko da merkatu honetan: turista britainiarrek egiten dituzten 3 bidaietatik 1 Espainiara izango da. Erresuma Batua oraindik Espainiara turista gehien igortzen dituen merkatua da, 12,3 milioi turista, %5,6 gehiago; batez besteko gastua 10.439 milioi eurokoa izan da, %6,9 gehiago, urtarrila eta iraila artean. 2013an 14,3 milioi bidaiari britainiar heldu ziren. Espainiak WTMan parte hartzen du, hau da, mundu mailan turismoaren gaineko azoka garrantzitsuenetako batean, 2.000 metro karratu eta 334 erakusmahaiekin. Turespaña-ko pabiloiak, 1.001 metro karratu dituenak, 30 enpresa eta 14 turismo-helmuga biltzen ditu. José Manuel Soria ministroak britainiarrek Espainiarekiko duten leialtasuna azpimarratu du, izan ere %85ak bisita bat baino gehiago egiten du eta %42a hamar aldiz dator bisitan.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/10/30
Laguntzen zenbateko osoa 280 milioi eurokoa izango da, eta antena kolektiboak dituzten etxebizitzez osatutako jabekideen erkidegoak izango dira onuradunak. www.televisiondigital.es webgunean kontsulta dezakezu Jabekideen Erkidego bakoitza eta, zauden probintziaren arabera, zenbat multiplex digital aldatu behar diren instalazioak egokitzeko. Jabekideen Erkidegoek laguntzak eska ditzakete antena kolektiboen instalazioak egokitu ondoren. Laguntzek 2014ko ekainetik aurrera egindako egokitzapenak ordaintzeko izango dira; gainera, laguntza eskatzeko, gauzatutako lanen faktura xehatua eta erregistratutako instalatzailearen txostena aurkeztu beharko dira
Industria | 2014/10/29
Zuzendaritzaren Aurrerabiderako Erakundeak (APD) antolatu du.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/10/29
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak, enpresa instalatzaileek, fabrikatzaileek, sareen operadoreek eta irrati-hedatzaileek Dibidendu Digitala martxan nola jarri aztertu dute Telekomunikazioak Instalatzen eta Integratzen dituzten Enpresen X. Kongresuan. Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatuko idazkari Victor Calvo-Sotelok eta Espainiako Telekomunikazioak Instalatzen eta Integratzen dituzten Enpresen Federazioko (FENITEL) presidente Antonio Mateosek hitzarmena sinatu dute erregistratuta dauden instalatzaile guztiei zer egin behar duten jakinarazteko, herritarrei ahalik eta kalte gutxien eragite aldera.
Energia | 2014/10/28
Soria ha agradecido su labor al director general saliente, Jaime Suárez Pérez-Lucas
Energia | 2014/10/27
Energiaren erreformak, kontsumitzailea babesteko mekanismoak sendotzeaz gain, kontsumitzaile ahulen babesa mantentzen du bonu sozialaren bitartez. Egun garatzen ari den autokontsumo elektrikorako dekretuak sarera konektatuta dauden kontsumitzaileek elektrizitatea ekoizteko duten aukera arautuko du.Hidrokarburoen hobiak dauden edo ez egiaztatzeko ikerketarako edozein aukera aprobetxatu beharra dago, betiere ingurumena errespetatuz, dio Soria ministroak.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/10/27
Industria, Energia eta Turismo Ministerioari atxikita dagoen Institutuak Leonen izango du egoitza, INTECO ohiaren ordez, azken horren izena desagertu egingo baita. INCIBE aurkezteko ekitaldian Industria, Barne, Defentsa eta Presidentetza Ministerioen Estatu Idazkaritzek hartu dute parte, Informazioaren Segurtasunari buruzko Nazioarteko Topagunearen (8ENISE) esparruan. 600 pertsonak baino gehiagok izen eman dutenez, zibersegurtasunaren arloan azken urteetako topagunerik jendetsuena izan da 8ENISE.
Turismoa | 2014/10/26
Diagnostikoak eta ekintza-planak Helmuga Turistiko Adimendu baten lau ardatzak betetzen dituzte: berrikuntza, teknologia, iraunkortasuna eta eskuragarritasuna. Las Palmas Kanaria Handikoak bost aplikazio berri izango ditu gaurtik aurrera, turistek hirian bizitzen duten esperientzia hobetzera bideratuta daudenak.
Turismoa | 2014/10/26
Erresuma Batua izan zen urteko lehen bederatzi hilabeteetan gehien gastatu zuen merkatua, %6,9ko aldaketarekin 2013ko epe bereko datuekin alderatuta. Horren ostean daude Alemania eta Frantzia. Nazioarteko turisten iraileko gastua, gainera, hilabete horretan inoiz erregistratutako zifrarik onena ere izan zen. 7.057 milioi izan ziren, urtetik urtera %6,8ko hazkundearekin. Katalunia, 1.822 milioi eurorekin, eta Balearrak, 1.585 milioirekin, hilabete horretan gasturik handiena erakarri zuten erkidegoak izan ziren.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/10/22
Egun horretan hasiko dira LTDetako kanalak leku berrietatik igortzen, Dibidendu Digitalaren liberazio-prozesua dela eta. Herritar guztiek euren kanalak bilatu beharko dituzte telebistaren agintearen bidez. Sintonizatzen Laguntzeko Gida bat kontsulta dezakezu hemen: www.televisiondigital.esGainera, antena kolektiboak dituzten etxebizitzetako Jabeen Komunitate guztiak lehenbailehen jarri beharko dira harremanetan erregistratutako instalatzaile batekin beharrezko egokitzapenak egin ditzan. Herritarrak ez du ordaindu behar egokitzapen-prozesuagatik. Dibidendu Digitalaren liberazio-prozesuak eragindako egokitzapenak laguntzen bidez ordainduko dira. www.televisiondigital.es webgunean kontsulta dezakezu Jabeen Komunitate bakoitza eta, zauden probintziaren arabera, aldatu behar den multiplex digitalen zenbakia instalazioak egokitzeko. Zonalde bakoitzeko Simulcast-ari buruzko informazioa ere ikus daiteke.
Energia | 2014/10/22
Goizeko 03.00etan ordulariak ordubetez atzeratu eta goizeko 02.00ak izango dira. Nahitaez bete behar den Europako zuzentaraua da.Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren kalkuluen arabera, neurri honen bidez argiztapenean % 5 inguru aurrez daiteke; hau da, 300 milioi euro inguru, egun indarrean dauden prezioak kontuan hartuta.
Industria | 2014/10/21
Felipe izan da buru komunikazio-sateliteen operadore espainiarraren fundazioaren oroipen-ekitaldian.
Turismoa | 2014/10/21
30 helmuga turistiko izango dira programan, helmuga homologatu gisa, eta Europar Batasuneko 17 herrialdetan merkaturatuko dira.
Programa honek hazkunde ekonomiko iraunkorra sortzen laguntzen du, denboraldi turistikoa luzatuz, baita lanpostuak sortzen eta mantentzen ere.
Industria Ministerioak lankidetza publiko-pribatuko eredu honen alde egin du; Gobernuak, helmugek eta turismo-sektoreak koordinatuta lan egiten dute, seniorrak ardatz nagusitzat hartzen dituen bidaia programa oso bat sortuz.
Industria | 2014/10/21
Hitzarmen honen bidez, Espainiako Metrologia Zentroak (CEM) emari eta presio handiko gas kontagailuen arloan ziurtatutako kalibraketa-zerbitzuak eman ahal izango ditu. Joan den astelehenean, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak beste hitzarmen bat sinatu zuen CLH Taldearekin, CLHren Metrologia Laborategia CEMen laborategi laguntzaile izendatzeko. Hitzarmen horri esker, instalazioak petrolio-produktuak neurtzeko ekipoen kalibraketa, egiaztapen zein entseguak modu bateratuan egiteko erabiliko dira.Hitzarmen hauen sinadura Administrazio Publikoen eta industriaren arteko lankidetza onaren adibide da, herrialdeko metrologia azpiegituraren esku jartzen baita kostu handiko instalazio berezi bat.
Energia | 2014/10/21
Jardunaldian zehar, gaian adituak direnek kasu praktikoak azaldu dituzte.
Turismoa | 2014/10/21
Ekainetik irailera bitartekoa izan zen Frontur serie estatistiko osoko uda hoberena, nazioarteko 31 milioi turista etorri baitziren; 2013ko hilabete beretan baino %6,9 gehiago. Irailean, nazioarteko 7 milioi turista etorri ziren Espainiara, urtetik urterako %8,1eko aldakuntzarekin, eta hilabete horretan ere orain arteko erregistrorik onena lortu da.Erresuma Batuak jarraitu zuen aipatu aldi guztietako igorle nagusia izaten, 12.358.931 turistarekin eta %5,6ko aldakuntzarekin, urtarriletik irailera bitartean. Ondoren, Frantzia, 8.607.402 turistarekin (%11,5 gehiago), eta Alemania, 8.341.527 turistarekin (aurreko urteko aldi berean baino %6,9 gehiago). Kataluniara nazioarteko 13,5 milioi turista joan ziren irailera bitartean; Balearretara 10,2 milioi eta Kanarietara, berriz, 8,4 milioi.
Industria | 2014/10/20
José Manuel Soriak ChemMed proiektua ezagutu du.
Industria | 2014/10/19
"Competitividad, eje de una expansión sostenida" ikerlana aurkeztu du IEAFk ekitaldian.
Industria | 2014/10/19
Bi alderdien arteko gaiez hitz egin dute, hala nola, energiaz, turismoaz eta inbertsioez.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/10/19
Hitzarmenaren arabera, Telekomunikazioen Estatu Idazkaritza arduratuko da prestakuntza pedagogikorako edukiak sortzeaz IKTen segurtasunari buruz. Segurtasunaren Estatu Idazkaritzak polizientzako, gurasoentzako, tutoreentzako eta hezitzaileentzako aurreikusi diren prestakuntza-ekintzak zabalduko ditu.
Industria | 2014/10/15
Automobilen eta Kamioien Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak eta PwC-ak antolatu dute
Energia | 2014/10/15
José Manuel Soriak azpimarratu du Escal enpresari egingo zaion ordainak ez duela inolaz ere denborarekin sor litezkeen kontzesionarioaren eta haren akziodunen erantzukizunik desagerraraziko, proiektuan egindako kudeaketaren ondorioz. Soriaren iritziz, halako erantzukizunik egotekotan, kontzesionarioak zuzenean ordaindu beharko luke. Edo, Escal kaudimengabe aldarrikatuko balitz edo desegingo balitz, haren kideek edo parte-hartzaileek erantzun beharko lukete, eta modu solidarioan baita sozietate menderatzaileak ere.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/10/15
Batzordeak industriaren eta unibertsitatearen arteko elkarrizketak sustatuko ditu, ekonomia digitalaren arloko tituluak sektoreko benetako eskakizunetara egokitze aldera. Batzordean hainbat estatu-idazkirik parte hartuko dute, hala nola, Informazioaren Gizarterako Telekomunikazioetakoak, Hezkuntzakoak eta Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzakoak. Halaber, ANECA fundazioko, unibertsitateetako eta sektoreko erakunde nagusien ordezkariek ere hartzen dute parte. Modu horretan, Ekonomia Digitala eta Eduki Digitalak Sustatzeko Planean (Espainiarako Agenda Digitalean barne hartzen da) adierazten diren konpromisoetako bat betetzen da.
Industria | 2014/10/14
Felipe eta Letizia Errege-Erreginak bisita ofiziala egin dute, Herbehereetako Berorren Maiestate Errege-Erreginek gonbidapena egin ondoren
Energia | 2014/10/13
Espainiak eta Saudi Arabiak beren borondatea aditzera eman dute industria eta energiaren sektorean kooperazioa hobetzeko, baita esperientzia eta teknologia partekatzeko ere. Turismoari dagokionez, enpresen arteko lankidetza areagotu eta inbertsioak sustatuko dira.Bi herrialdeek Batzorde Mistoaren garrantzia onartu dute, horixe baita maila guztietan elkarrizketa sustatzeko eta denon interesekoak diren gaiei buruzko iritziak partekatzeko baliabiderik aproposena eta eraginkorrena.
Energia | 2014/10/13
Bileraren helburua da bi herrialdeen arteko harremana sendotzea, bai Estatuko Administrazioaren aldetik bai ekonomia- eta enpresa-mailan ere. Espainiako eta Saudi Arabiako ministerioetako ordezkariek hartuko dute parte, bederatzi sektore-lantaldetan sailkatuak, eta herrialdeen arteko lankidetzarako aukerak aztertuko dituzte.Espainiak Saudi Arabiara egiten dituen esportazioek nabarmen egin dute gora: 2011n %28 egin zuten gora; 2012an %23 eta 2013an %44.
Industria | 2014/10/12
Ministroari La Caixa Banku Fundazioaren presidente Isidre Fainek egin dio harrera, eta biak batzartu dira.
Turismoa | 2014/10/8
José Manuel Soriarekin batera izan dira Isabel Borrego, Turismoko Estatu idazkaria, Rodrigo Echenique, NH Hotel Groupeko presidentea, Federico González Tejera, NH Hotel Groupeko kontseilari ordezkaria, Ida Gutiérrez de Escofet, NH Hotel Groupeko Gai Korporatiboen zuzendaria eta Javier Friera, hotelaren zuzendaria.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/10/8
Egokitzapen hauek egin behar dituzte kanal bakarreko sistemekin eta telefonogune programagarriekin hornitutako eraikinek. Oro har, eraikin ertainek edo handiek erabiltzen dituzte sistema hauek. Egokitzapen hau ahal bezain laster egin behar da. Gobernuak laguntza plan bat jarri du jabekideen elkarteei egokitzapenak diruz laguntzeko.Horrez gain, antena kolektibodun eraikin batean bizi edo ez, urriaren 26an herritar guztiek beren aginteko menuaren bidez sintonizatu beharko dituzte beren telebistak. Urriaren 15ean hedabide masiboetan publizitate kanpaina bat hasiko da Gobernua gauzatzen ari den informazio ekintzen osagarri gisa.Herritarrek informazioa eskuratzeko aukera dute www.televisiondigital.es helbidean eta 901 20 10 04 eta 954 30 77 96 telefono zenbakietan.
Industria | 2014/10/7
Europak Telekomunikazioen Merkatu Bakarra izateko asmoa du
Industria | 2014/10/7
Ekonomia berreskuratzeko, enplegua sortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko, ezinbestekoa da berrindustrializazioa herrialdean. Eta Espainiak berrindustrializazio behar handia du ekonomia digitalari eta industria-prozesuetan IKTak barne hartzeari dagokionez; halaxe adierazi du Soriak bere esku-hartzean
Industria | 2014/10/6
Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soria bere bulego ofizialean bildu da gaur Danimarkako Kanpo Arazoetako ministro Martin Lidegaard-ekin.
Industria | 2014/10/6
Aurrekontuek energia-eraginkortasunaren aldeko apustua egin dute, PIVE Planarekin edo ekoizpen-sektoreetan edo eraikinen errehabilitazioan energia-kontsumoa murrizten duten jardueren Programarekin jarraituz. Era berean, tarifa elektrikoaren defizita behin betiko desagertzeko asmoa erakusten dute.
Industria | 2014/10/6
Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soriak gaur bisitatu du PSA Peugeot Citröen taldeak Madrilgo Villaverde barrutian duen fabrika
Energia | 2014/10/5
EBk aurrera egin du integratuagoa eta kostuetan eraginkorragoa den barne merkatu energetiko baterantz
Industria | 2014/10/2
Bileran izan dira Ana Pastor Sustapen ministroa, Rebeca Grynspan idazkari nagusi iberoamerikarra eta César Alierta Telefónicako presidentea.
Energia | 2014/10/2
Errege dekretu legeak ezarri ditu Castor biltegiko instalazioen hibernatzea, emakida iraungitzea, Enagás Transporte-ri instalazioen administrazioa esleitzea eta Escal UGS, S.L.-ri inbertsioak aitortzea. Neurri horien bidez, oraingo egoera tekniko zaila konponduko da eta gas-sistemaren urteko kostua 110 milioi euro baino gehiago murriztuko da 2017. urtetik aurrera. Zentral nuklearren titulartasuna egokituko da, energia nuklearrari buruzko apirilaren 29ko 25/1964 Legearen 28. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Industria | 2014/10/1
Kimikaren sektorea 55.000 milioi euro baino gehiago fakturatzen duten sektore estrategikoetako bat da.
Energia | 2014/9/30
Gobernuak balioetsi du 2014an argiaren prezioak 2013an erregistratutako beherakada baino haratago joango dela; orduan, prezioa %3,1 jaitsi baitzen aurreko urtearen aldean.
Industria | 2014/9/29
Honduraseko presidente Juan Orlando Hernándezek gure herrialdera egin duen bisitaldi ofiziala bide.
Industria | 2014/9/29
Legealdiaren hasieratik, Gobernuak, EBaren ildoan, bi funtsezko eremu osagarrietan dihardu lanean: industriaren sektorea laguntzen eta enpresa txiki eta ertainak laguntzen, industria-politikaren oinarrizko elementu izaki.
Berrindustrializatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko programek helburu berdinak dituzte: enplegua sortzea, gure oinarri esportatzailea areagotzea eta teknologia berrietan eta berrikuntzan inbertitzea.
Duela gutxi onartu da Espainian industriaren sektorea indartzeko Agenda, hots, jarduera-proposamenez osatutako ekintza-plana; abian jartzen denean, epe motzera, Espainian industriaren jarduera aurrera eramateko zeharkako baldintzak hobetuko dira.
Industria | 2014/9/29
Kamiseten lehenengo ekoizlea da marka.
Industria | 2014/9/29
Honduraseko presidenteak Espainiara egin duen bisitaldi ofiziala dela eta egin da bilera. Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soria Honduraseko presidente den Juan Orlando Hernándezekin bildu da Espainiarako bisitaldi ofiziala bide antolatu diren ekitaldietan.
Turismoa | 2014/9/29
Orain, autonomia-erkidegoek egin behar dituzte FOMIT maileguetarako deialdiak; urriaren 15era arteko epea ematea gomendatzen da. Lehenengo aldiz, 2014ko Aurrekontu Orokorren Legeak ezartzen duen bezala, Funtsaren onuradun gehiago izango dira, ohiko helmugetako enpresa pribatu turistikoak barne hartzen baitira oraingoan.
Turismoa | 2014/9/28
Turismoa da munduko sektorerik dinamikoena, ez hazkuntzari dagokionez bakarrik, baizik eta baita eskaintza eta eragile berriak gehitzeari dagokionez ere.
Turismoaren industriak munduko BPGaren %9 osatzen du, eta garapen sozioekonomikoaren ezinbesteko eragile bihurtu da herrialde askotan.
2013an, Espainiak, 61 milioi bisitari jasota, errekor guztiak gainditu zituen, eta hirugarren herrialde bisitatuena izan zen; beraz, 2010ean galdutako postua berreskuratu zuen. 2014an, urtarrila eta abuztua bitartean, Espainiak 45,4 milioi turista jaso ditu, inoiz baino kopururik handiena aldi horretan.
Turismoa | 2014/9/28
Turismoaren sektoreak bi herrialdeetan duen egoera aztertu dute.
Turismoa | 2014/9/25
Erresuma Batua izan da igorle nagusia, 8.896 milioi euro gastatu baitute bertakoek Espainian urteko lehen zortzi hilabeteetan, %7,6 gehiago; Alemania izan da hurrengoa, 6.738 milioi euroko gastu turistikoarekin, %7 gehiago; eta turista frantsesak izan dira hirugarrenak, izan ere 4.539 milioi euro gastatu dituzte guztira gure herrialdera egin dituzten bidaietan. Abuztua izan da hilabeterik historikoena, 9.087 milioiko gastua egin baitute turistek, urtez urteko %8,7ko gorakada. Erresuma Batua, Alemania eta herrialde asiarrak izan dira hilabeteko gastu osoaren igoera garbian eraginik handiena izan duten merkatuak, eta Kanariak eta Katalunia izan dira onura handiena izan duten helmugak.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2014/9/22
Gaztela eta Leongo hiriak zerbitzu berriak izango ditu, 4G teknologiak 800 MHz-ren bandan eskaintzen duen abiadura ultralasterrean. Gaurtik aurrera, pixkanaka hedatuko da 4G Zamoran, eta eredugarria izango da 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera Espainiako gainerako tokietan LTE/4G zerbitzuak jartzeko egingo diren jardueretarako.
Industria | 2014/9/22
Soria ministroak defentsa nazionalean teknologia berriek duten garrantzia goraipatu du.
Turismoa | 2014/9/22
Industria Ministerioak, El Hierroko Kabildoarekin eta La Frontera, Valverde eta El Pinarreko Udalekin lankidetzan, Europako Geoparkeen Sareko (REG) kide izateko hautagaitza sustatu zuen. El Hierroko Uhartea Kanarietako lehen Geoparke bihurtu da, eta uharteari ikur bereizgarri bat eman dio, bere natura-ondarea eta iraunkortasunean oinarritutako garapen-ildo ezberdinak aitortzen dituena.
Eskerrik asko zure iruzkinengatik.