2013eko Ministerioko berriak

Bilatu arabera

Prentsa oharrak

  • torre de electricidad

    Energia | 2013/12/26

    La luz subirá un 2,3% de media en la revisión de enero

    El Gobierna aprueba un mecanismo transitorio para el cálculo del Precio Voluntario al Pequeño Consumidor de electricidad para el primer trimestre de 2014 tras la anulación de la subasta CESUR que fijaba el componente de la energía de la factura.  La subasta invalidada habría supuesto una subida de la tarifa del 10,5% El Ministerio de Industria, Energía y Turismo trabaja en un nuevo mecanismo de cálculo del término de energía de la factura que corrija los fallos estructurales detectados.

  • Energia | 2013/12/26

    Gobernuak elektrizitatearen garraioa eta banaketa erreformatu du kostuak murrizteko eta eraginkortasuna hobetzeko

     Aldaketaren helburuak kostuak murriztea, sistema eraginkorragoa bihurtzea eta aldizka berrikusteko mekanismoak ezartzea dira, eta helburu horiek guztiak argiaren prezio ahalik eta baxuena lortzeko sistemaren erreforma eratzen duen Sektore Elektrikoari buruzko Lege berriaren baitan kokatzen dira.  Aktiboen kontrola eta kontu-ikuskapena sendotu da. Barne hartu da enpresa banatzaileek iruzurraren aurka egiteko pizgarri berri bat. Urteko gehienezko inbertsio muga bat ezarri da. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta autonomia-erkidegoek, beren eskumenen esparruan betiere, urteko inbertsio planak onartuko dituzte, arautzaileak gainbegiratuta. Enpresa banatzaile txikiek 3 urte izango dituzte araudi berrira egokitzeko.

  • Turismoa | 2013/12/25

    Turisten gastua ere nabarmen igo da azaroan: %16,4, 3.344 milioi euroraino

    Igorle nagusiek gastu igoera handiak izan zituzten hil horretan: %20,1 Alemaniak; %17 Erresuma Batuak eta %11,5 Frantziak. Estatu Batuak lehenengo bost igorleen artean kokatu ziren, turista bakoitzeko hilean batez besteko gastu handienarekin: 2.220 euro. Urtarriletik azarora bitartean egindako gastua, historiako handiena, 2012ko urte osokoa baino handiagoa da jada, eta 55.896 milioi eurora iritsi da; %8,7 gehiago. 

  • Turismoa | 2013/12/22

    Espainia historiako zifra gorenera iritsi da azarora bitartean nazioarteko 57,6 milioi turista jasota; % 5 gehiago

    Iparraldeko Herrialdeak, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania eta Errusia izan dira urteko lehen hamaika hilabeteetako igoeraren eragile nagusiak. Azaroan nazioarteko 3,3 milioi turista jaso zituen Espainiak; 280.000 turista gehiago (%9,3 gehiago). Kanariak eta Katalunia izan ziren hil horretan onura handieneko erkidegoak, %17,9ko eta %14,6ko igoerekin, hurrenez hurren. Merkatu igorle nagusiek igoerak erregistratu zituzten. Errusiako merkatua %55,7 hazi zen azaroan.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/12/17

    El ministro de Industria y el alcalde de Málaga impulsan los contenidos digitales y la innovación en la ciudad con 8 millones de euros

    Se creará un punto de encuentro o ‘hub’ de contenidos digitales para impulsar el sector de las Tecnologías de la Información y la Comunicación (TIC) y para facilitar el emprendimiento y la internacionalización.

  • Turismoa | 2013/12/16

    Industria, Energia eta Turismo ministroa Paradores-en 85. urteurrena ospatzeko ekitaldian izan da buru

    Soria ministroak Paradores sozietate publikoak burututako Plan Estrategikoa azpimarratu du; izan ere, planak berak konpainiaren emaitza operatibo positiboa ekarri eta azken lau urteetako joera negatiboa hautsi du 2013an. Paradores lanean ari da negozio-eredu berriak sartzeko, frankiziaren kontua, esaterako, lankidetza publiko-pribatuaren bidez sareari balio erantsia emango diona. Industria ministroak 85. urteurreneko ospakizun-erakusketa inauguratu du, Madrilgo Erkidegoko presidente Ignacio Gonzálezekin, Turismoko Estatu idazkari Isabel Borregorekin eta Paradores-eko presidente Ángeles Alarcórekin batera. Halaber sozietate publikoaren webgune eta korporazio-irudi berriaren aurkezpenean ere izan dira.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/12/15

    Industria Ministerioak Latinoamerikarekiko kooperazioa sustatu du telekomunikazioen arloari dagokionez

    Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatu idazkari Víctor Calvo-Sotelok eman dio amaiera programa honen bosgarren edizioari. Honakoa da helburua: gaur egun REGULATEL-en kide den Latinoamerikako Erreguladore batean lan egiten duten profesional latinoamerikarrei aukera ematea beren zerbitzuak Espainiako telekomunikazioen organismo arautzaile batean eskain ditzaten.

  • El ministro durante su discurso en el desayuno-coloquio

    Turismoa | 2013/12/15

    Industria ministroak parte hartu du Tenerifeko enpresariekin egindako solasaldi batean

    Turismoa eta industria lehentasuneko sektoreak izan behar dira Kanarietan

  • Los intervinientes posan antes de la inauguración

    Turismoa | 2013/12/12

    José Manuel Soriak Nazioarteko Turismoaren I. Foroa inauguratu du Maspalomasen, Kanarietako kostaldean

    Helmuga turistikoen lehiakortasunaren eta artxipelagoetako turismoaren inguruan eztabaidatu da, besteak beste.

  • El ministro se dirige a los asistentes en la entrega de los premios Clúster Marítimo Español

    Industria | 2013/12/10

    Industria ministroa Espainiako Itsas Klusterra sarien entregako buru izan da

    Espainiako Itsas Armadak, Guardia Zibilak eta Fremap prebentziorako elkarteak jaso dute saria, besteak beste.

  • Turismoa | 2013/12/10

    Industria, Energia eta Turismo ministroak merkatuaren batasunean aurrera egitea defendatu du Espainiako Turismo Kontseiluan

    253 arau identifikatu dira turismo-sektorean; bestelakoak dira, jarduera ekonomiko honen lehiakortasunean eragin dezaketenak. Halaber, bileran, turismo-sektore publiko eta pribatuko ordezkariei hurrengoen berri eman zaie: Turespaña-ren egitura berria, Turismoaren Plan Integral Nazionalaren exekuzio-egoera eta Industria Ministerioak turismo-arloan burututako berrikuntza-jarduerak.

  • Un momento de la inauguración con los responsables de Feique

    Industria | 2013/12/10

    José Manuel Soriak 'Responsible Care: 20 años de compromiso de la industria química' jardunaldia inauguratu du

    Espainiako industria kimikoak industria-produktu gordinaren %11 eta zuzeneko nahiz zeharkako 500.000 lanpostu baino gehiago sortzen ditu.

  • Industria | 2013/12/4

    Gobernuak ETEen Estatu Kontseilua sortu du

    ETEei laguntzeko politikarekin lotuta dagoen edozertarako kontsulta organo gisa sortu da kontseilua. Administrazio publiko eta ekonomia- eta gizarte-eragile guztiek ordezkaritza izango dute bertan. ETEen estatu kontseiluaren sorrerak bat egin du gobernuak enpresa txiki eta ertainen jarduera bultzatzeko burutu dituen eta herrialdeko jarduera ekonomikoaren eragile diren neurriekin.

  • Momento de la firma del acuerdo con Cantabria

    Industria | 2013/12/3

    Soria ministroak eta Ignacio Diego presidenteak Kantabriako industria eta ETEak sustatzea hitzartu dute

    Hitzarmen horren helburua Kantabriako Erkidegoan informazio-, prestakuntza- eta finantziazio-ekintzak gehitzea da, Besayako eskualdean bereziki. Hitzarmena sinatu ondoren, Berrikuntza Enpresa Nazionalaren (ENISA) eta Kantabriako Garapenerako Sozietatearen (SODERCAN) arteko lankidetza-hitzarmena sinatu da ezer baino lehen.

  • Industria | 2013/12/2

    Soria ministroak modaren eta goi-gamako produktuen industria defendatu du, berrindustrializatzeko eta enplegua sortzeko sektorea dela baiteritzo

    Modaren eta goi-gamako produktuen munduak erronka batzuk ditu: jabetza industrialeko eskubideak, faltsifikatutako produktuen aurkako borroka eta modako ETEei finantziazioak erraztea. José Manuel Soriak modaren eta goi-gamako produktuen sektorearen garrantzia nabarmendu du; izan ere, berrindustrializazioa dakarrela uste du, kalitatezko lanpostu ugari sortuko lukeelako, Espainia marka sendotuko lukeelako eta turismoa eta goi-gamako produktuak sustatuko lituzkeelako, berrikuntza ekartzeaz gain.
     

  • Industria | 2013/12/1

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ETEentzako eta autonomoentzako ibilgailuen finantziazioa sustatzen du

    CERSA, CESGAR, ANFAC, ANIACAM, FACONAUTO, GANVAM eta ASNEF lankidetzan jardungo dira ETEei eta autonomoei beren jarduerarako beharrezkoak dituzten ibilgailuen erosketa finantzatzen laguntzeko. Entitate horiek jarduerak egingo dituzte eta informazio garrantzitsua zabalduko dute ETE eta autonomoek finantziazio tresna berriak baliatu ahal izateko eta finantza behar berriak detektatzeko.

  • Momento de la firma de los acuerdos

    Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/11/27

    José Manuel Soriak eta José Antonio Monagok IKTen erabilera sustatu dute osasunaren eta hezkuntzaren esparruan 11 milioi euroko laguntzarekin

    Hitzarmenen helburua da Extremaduran Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera finkatzea, Espainiarako Agenda Digitalaren jarduera-ildoekin bat eginda.

  • El ministro Soria durante la clausura de la jornada

    Industria | 2013/11/26

    Soria ministroak "Berrikuntza, Produktibitatea, Ekintzailetasuna eta Lehiakortasuna XXI. mendean" jardunaldiari amaiera eman dio

    Aholkularitza, Bulego eta Zerbitzu Elkarteen Federazio Nazionalak (gaztelaniaz, FENAC) antolatu du jardunaldia haren hamargarren urtemuga dela eta.

  • Turismoa | 2013/11/26

    Urriko turisten hileko gastuari dagokionez, marka historikoa hautsi da berriz ere; izan ere, %16,8 egin du gora, 5.476 milioi eurora iristeraino

    Hilabeteko beste balore aipagarririk ere bada: turista frantziarren gastuak %41,3 egin du gora, alemanenak %24,2 eta eskandinaviarrenak, berriz, %21,4. Urtarrila eta urria bitartean pilatutako gastuak %8,2ko gorakada izan du; Espainiara heldu diren nazioarteko turistek 52.551 milioi euro gastatu dituzte guztira, gehiengo historikoa horretan ere.  Urteko lehen hamar hilabeteetan, turista bakoitzaren batezbesteko gastuak %3,2 egin du gora, 970 eurora iristeraino; turista bakoitzaren eguneko batezbesteko gastua, berriz, %2,7 igo da, 109 eurora iristeraino.

  • Turismoa | 2013/11/21

    Espainiak nazioarteko 54,3 milioi turista jaso ditu urria bitartean, errekor historikoa berriz ere

    Urrian gure herrialdeak nazioarteko 5,4 milioi turista jaso zituen, iazko hilabete berean baino %6,9 gehiago. Kataluniari egin dio mesederik handiena igoera horrek; izan ere, 132.000 turista gehiago jaso ditu, iazko hilabete berean baino %11 gehiago. Urtarrila eta urria bitartean, eta iazko epe berarekin alderatuta, nazioarteko turista kopuruak %4,8 egin du gora, eta gure herrialdera 54,3 milioi bidaiari heldu dira.

  • El ministro Soria durante la inauguración del Congreso de Turismo de Interior

    Turismoa | 2013/11/19

    Industria, Energia eta Turismo ministroak Barnealdeko Turismoaren Nazioarteko I. Kongresua inauguratu du

    José Manuel Soriak barnealdeko turismoaren alde egiten du Espainia krisialditik ateratzen laguntzeko.

  • Sede del Ministerio de Industria, Energía y Turismo

    Industria | 2013/11/19

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Modako Sari Nazionalen I. edizioa deitu du

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Modako Sari Nazionalak sortu ditu, Espainiako moda-industriaren meritua aitortu eta prestigioa ziurtatzeko; bide batez, modu horretan “Espainia Marka” babesten da. Modaren sektorean enpresa-bikaintasuna eskuratzeko ahalegin handia egin duten pertsona, instituzio, erakunde edo industriek jasoko dituzte sariak. Hautagaitzak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 15ean amaituko da.

  • Industria | 2013/11/17

    Soria ministroa New Yorkeko inbertitzaileekin elkartu da Espainiako prozesu erreformistaren berri emateko

    Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soria hainbat inbertitzailerekin elkartu da gaur, Gobernuak martxan jarri duen prozesu erreformista garrantzitsuaren berri emateko eta erreforma horiek ekonomian izan dituzten lehen ondorio positiboak azaltzeko. Azken hilabeteetan, gure herrialdean inbertitzea erabakitzen duten merkatuek eta enpresariek Espainiako ekonomiarekiko duten konfiantza areagotu egin da. Ministroak 2014ko urtarrilean indarrean sartuko den energia-erreformaren berri ere eman die, sistema elektriko egonkor eta orekatu bat lortzea helburu duena.

  • Victor Calvo-Sotelo acompañado de César Miralles y José Luis Zimmermann

    Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/11/17

    Espainiako merkataritza elektronikoak 12.000 milioi euroko kopurua gainditu du 2012an

    Txostenaren arabera, Internetez erosten dutenen kopurua % 15 areagotu da (15,2 milioi dira erosle horiek). Bi milioi pertsona baino gehiagok erabili zuten bere gailu mugikorra edo tableta erosketak egiteko; alegia, aurreko urtean baino % 15,1 gehiagok.

  • Energia | 2013/11/14

    Soria ministroa enpresariekin eta Mexikoko energiaren arloko estatu idazkariarekin elkartu da

    Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soriak Gobernuaren babesa helarazi die enpresariei, eta atzerriko sektoreak Espainiako ekonomiarentzat duen garrantzia azpimarratu du. Horrez gain, Soria ministroa Mexikoko energiaren arloko estatu idazkari Pedro Joaquín Coldwellekin eta PEMEXeko zuzendari nagusi Emilio Lozoyarekin elkartu da. Bilkura horretan YPFren eta Repsol-en egungo egoera aztertu dute, eta PEMEXek ontziola galiziarrei bi flotel esleitzeko egindako lizitazioari buruz hitz egin dute.

  • José Manuel Soria se reune con inversores en México

    Industria | 2013/11/13

    Industria, Energia eta Turismo ministroak Mexikora eta AEBtara bidaiatu du 

    Sektore guztietako enpresariekin elkartuko da Mexikon. Santa Bárbarako XVIII. Espainia-AEB Foroan parte hartzeko bidaiatuko du AEBtara. 1997an sortutako Espainia-AEB Kontseilu Fundazioaren helburua bi herrialdeen arteko akordioa eta lankidetza sustatzea da, merkataritza, enpresa, zientzia nahiz kultura arloan. New Yorkera bidaiatuko du astelehenean, inbertitzaileekin elkartu eta Gobernuak hasitako erreformak (energia-erreforma bereziki) azaltzeko.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/11/13

    Un estudio del Ministerio de Industria muestra un alza del 33% del gasto en TIC de los hogares españoles entre 2004 y 2012

    Los servicios TIC que registraron mayor incremento de penetración son la telefonía móvil e Internet. El 30,2% de la población contacta con la Administración a través de la Red. La mitad de los internautas utilizan las redes sociales y la mensajería instantánea.

  • Turismoa | 2013/11/12

    Industria, Energia eta Turismo ministroak eta Ganbaren Kontseilu Nagusiak ezagutza turistikoen eskuragarritasuna eta hedapena sustatuko dute

    Bi erakundeek baliabideak bildu dituzte Espainiako turismo arloko enpresek posizionamendu hobea izan dezaten eta haien nazioartekotzea sustatzeko. Hitzarmen horri esker, INTELITUR Plataforma sortu da, Espainiako turismo-enpresen eta bereziki ETEen lehiakortasuna, kudeaketa eta berrikuntzan hobetzen laguntzeko tresna.

  • El ministro dedica unas palabras durante la inauguración del centro logístico

    Industria | 2013/11/11

    Industria, Energia eta Turismo ministroak ThyssenKrupp-eko zentro logistiko berria inauguratu du

    12.000 m2 baino gehiagoko azalera du, eta 50 herrialde baino gehiago hornituko ditu.

  • Turismoa | 2013/11/11

    García-Margallo eta Soria ministroak Turismoaren Mundu Erakundeko Taleb Rifai idazkari nagusiarekin elkartu dira

    Bisen inguruko politika espainiarra arintzeko egin diren azken ahaleginak azaldu zituzten ministroek. Ahalegin horien eraginez, bisek % 22 egin dute gora azken urte honetan. García-Margallo, Soria eta Rifairen esanetan, ahalegin handia egingo dute "Espainia marka" Nazio Batuetan eta "Nazio Batuak marka" Espainian sustatzeko.

  • Soria y Cospedal posan con otras autoridades

    Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/11/10

    José Manuel Soriak eta Mª Dolores de Cospedalek 11 milioi euro bideratuko dituzte enpresetan eta zerbitzuetan IKTen erabilera babesteko

    Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soriak eta María Dolores de Cospedal Gaztela-Mantxako presidenteak hainbat hitzarmen sinatu dituzte IKTen erabilera hurrengo arlo hauetan sustatzeko: osasuna, hezkuntza, gazteen enplegua, turismoa eta enpresak. Gaztela-Mantxako unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako konektibitatea hobetuko da. Emakumez osatutako enpresen lehiakortasuna bultzatuko da eta gazteei zuzendutako enplegu planerako laguntza emango da, prestakuntza-ikastaroak eskainiz eta enpresa-bikaintasun zentroak sortuz.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/11/10

    Industria, Energia eta Turismo ministroak haurren zibererasoaren aurkako kanpaina aurkeztu du

    Ekimen hau Espainiarako Agenda Digitalaren planen barruan sartzen da, arlo digitaleko konfiantza sustatzeko asmoz, eta, bereziki, Sareko adingabeak babestearren. Tresna eta neurri baliagarriak emango ditu kanpainak, gurasoek eta hezitzaileek zibererasoaren aurrean jardun dezaten. IKTen erabiltzaile intentsiboak dira haurrak eta nerabeak. 10 urterekin hasten dira Internet erabiltzen, 11rekin telefono mugikorra eta 13rekin smartphone-a.

  • Industria | 2013/11/5

    Industria, Energia eta Turismo ministroak, José Manuel Soriak, Ekintzaileen Saria eman du

    Epaimahaiak aho batez erabaki du “Aisoy Robotics” dela saria merezi duena, adimen artifizialak eta robotikak bat egiten baitute robot pertsonalak eta autonomoak sortzeko, erabakiak hartzeko eta erantzun emozionalak izateko gai direnak. Halaber, accesita lortu du “Heart Genetics”-ek, diagnostikoa egiteko metodo berritzaile bat garatzen duena, analisi genetiko aurreratuan oinarrituta. Proiektu honen bitartez laguntza eman nahi zaie osasuneko profesionalen erabaki klinikoei, eta aldi berean gaixotasunen diagnostiko goiztiarra hobetu nahi da.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/11/4

    Soria eta García-Margallo ministroek teknologia berriak sustatu dituzte garapenerako GKEetan

    Ekimen honek 3,3 milioi euroko aurrekontua du. Garapenerako gobernuz kanpoko 135 erakunde (GGKE) inguruk jasoko dute proiektuak kudeatzeko eta justifikatzeko konponbide osoa, 25.000 eurotan balioztatutakoa. Red.es erakunde publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu ahalko dira eskaerak.

  • Turismoa | 2013/11/3

    Soria ministroak adierazi du turismo-erreserbek urte errekorra izan dutela

    Espainiak WTM-n parte hartu du, hots munduko turismo-azokarik garrantzitsuenean (2.000 metro karratu eta 334 erakusmahai). Turespaña-ko standak, 1.001 metro karratu dituenak, 26 enpresa eta 14 turismo-helmuga ditu. Urtarrila eta iraila bitartean, Erresuma Batua izan da Espainiako merkatu igorle nagusia; 11,7 milioi turista britainiar baino gehiago heldu dira, %4,4 gehiago, eta guztira heldu diren turisten %24. Neguko sasoian ere (urria-martxoa) joera positiboa mantentzen da. %11,65 handitu da Erresuma Batuaren eta Espainiaren arteko aireko edukiera. 720.000 eserleku berri gehiago daude orain.

  • Turismoa | 2013/11/2

    Industria, Energia eta Turismo ministroak World Travel Market 2013 bisitatu du

    José Manuel Soriak Espainiaren presentzia babestuko du 33. edizioa burutuko duen eta 189 herrialderen parte-hartzea jasoko duen azokan, Londresen. Britainia izan zen Espainiako lehen merkatu igorlea 2012an; izan ere, 13,6 milioi turista britainiar jaso zituen gure herrialdeak, guztira jaso genituen bisiten %23,7.

  • José Manuel Soria y Danilo Medina

    Turismoa | 2013/10/31

    Soria ministroak Dominikar Errepublikako presidenteari jakinarazi dio herrialdean egiteko enpresa-apustu espainiarra

    Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soria Dominikar Errepublikako presidentearekin, Industria eta Turismo ministroekin eta herrialdeko enpresari espainiarrekin bildu da. Aldebiko harreman ekonomiko positiboak aztertu ditu ministroak, eta enpresa-inbertsioa abiarazteak duen garrantzia azpimarratu du, eragozpenak ezabatuz eta lehiakortasuna eta segurtasuna sustatuz. Espainia da herrialdeko hirugarren inbertitzailea, turismo-sektorean bereziki, izan ere kalifikazio altuko eskaintzaren erdia baino gehiago kontrolatzen du Espainiak. Soria ministroak Espainiara gonbidatu du Turismo ministro dominikarra, turismo-arloko esperientziak partekatzeko.

  • Turismoa | 2013/10/30

    Soria ministroak Dominikar Errepublikara egin du bidaia aldebiko harreman ekonomikoak indartzeko

    Bisitan zehar, Errepublikako presidentearekin eta bere zenbait ministrorekin bilduko da. Herrialde horrekiko interesa duten Espainiako enpresekin ere bilduko da. Espainia da Dominikar Errepublikan gehien inbertitzen duen hirugarren herrialdea, turismo-sektorean bereziki; era berean, Dominikar Errepublikara turista gehien igortzen dituen seigarren merkatua da. Dominikar Errepublika da Espainiako turistentzako lehen jomuga karibetarra. Merkataritzari dagokionez, herrialde horretara egin diren esportazio espainiarrak bikoiztu egin dira azken hiru urteetan. Hala, guztira, 400 milioi euro erregistratu dira 2012an.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/10/29

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak banda zabalak Espainian izan duen estaldura-hedapena aztertu du

    Espainiarren %99k du 3.5G banda zabal mugikorreko estaldura. Halaber, txostenean jasotako datuen arabera, espainiarren %52k 100 megako banda zabala du; 2012ko datuekin alderatuta, beraz, %5 igo da zuntz optikoaren hazkuntza dela eta. 2013ko lehen seihilekoaren amaieran abiarazi zen 4G teknologiaren datuak hurrengo txostenean argitaratuko dira. Txosten hau Espainiako Agenda Digitalaren Telekomunikazio eta sare ultralasterren planean barneratzen den neurrietako bat da.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/10/28

    Asturiasko printzea presidentea izan da RedIRIS-en 25. Urteurrenaren oroitzapenean

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak Espainiako sare honek Espainian komunitate akademikoaren eta zientifikoaren arteko komunikazioaren sustapenean izan duen papera azpimarratu dute. 1988an sortu zenetik, 450 erakunde akademiko eta ikerketako erakunde afiliatutik gora ditu RedIRIS-ek, eta guztira 150.000 ikertzaile baino gehiago eta gutxi gorabehera 2 milioi erabiltzaile potentzial biltzen ditu.

  • Turismoa | 2013/10/27

    Nazioarteko turistek 47.076 milioi euro utzi dituzte irailera bitartean, maximo historikoa, berriz ere

    Urtarriletik irailera bitartean metatutako gastuaren datuak % 7,3ko igoera erakusten du. Irailean 6.603 milioi eurokoa izan zen nazioarteko turistek egindako gastua, % 8ko igoera batekin; hori ere datu historikoa da. Errusia, Europa iparraldeko herrialdeak eta Frantzia izan ziren urtean zehar igoera gehien erregistratu zituzten merkatuak. Nazioarteko turistek % 8 gehiago gastatu zuten irailean, 6.603 milioi eurora iritsi arte. Turista bakoitzeko batez besteko gastua % 3 igo zen, 1.018 eurora iritsiz.

  • Industria | 2013/10/24

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak 20 milioi bideratuko ditu gazte ekintzaileak finantzatzeko

    Zenbateko horrekin partaidetzazko 400 mailegu formalizatzea aurreikusten da, 48 milioi euro baino gehiagoko inbertsio induzitu batekin eta 2.500 enplegu sortuz. Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren menpekoa den ENISAren eskutik 1.130 enpresa finantzatu dira, 3.228 enplegu mantendu ahal izan dira eta 5.856 lanpostu berri sortu dira.

  • Industria | 2013/10/24

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ibilgailu efizienteentzako PIVE plana areagotu du, beste 70 milioi eurorekin

    Helburua 70.000 ibilgailu berritzea da, eredu efizienteagoekin ordeztuz. Aurreko edizioetan ia 300.000 ibilgailu ordeztu ziren. Erosketarako laguntza emango da, gutxienez, 2.000 eurorekin, oro har, aurreko planean bezalaxe. Zenbateko hori Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta fabrikatzaile edo saltokiak emango dute, erdibana. Familia ugarien eta ezinduen kasuan, ibilgailu jakin batzuen erosketa lagunduko da, gutxienez, 3.000 euro emanez. 

  • Turismoa | 2013/10/24

    Ministroen Kontseiluak Meritu Turistikoaren Dominak eta Plakak banatzen ditu, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren proposamenari jarraiki

    Nazioartekotzearen Dominaren bidez, Amancio Lopez Seijasek egindako lana aitortu da, Hotusa Taldearen buruan egindako ibilbideagatik; bestalde, Iraunkortasun eta Kalitatearen kategorian, Palmako uharteko Hacienda de Abajo hoteleko jabeen lana nabarmendu da. Halaber, Alfredo Bataller Pariettik Alteako SHA Wellness Clinic izenekoan egindako lana aitortu da, Sustapenagatik ematen den Meritu Turistikoaren Dominarekin. Turismoari emandako zerbitzuengatiko Meritu Turistikoaren Domina Maria Magdalena Pol Colomi onartu zaio hilondoko aitorpen gisa, lehenik Palmako Hotelen Elkartean eta, geroago, Mallorcako Hotelen Federazioaren presidente gisa egindako lanarengatik.

  • Energia | 2013/10/24

    La madrugada del domingo 27 de octubre se retrasan los relojes una hora con el fin de la “Hora de Verano”

    A las 03.00 horas se atrasarán los relojes una hora y serán las 02.00 horas. Se trata de una directiva  comunitaria de obligado cumplimiento. Según estimaciones del IDAE, el potencial de ahorro en iluminación  propiciado por esta medida  podría alcanzar el 5%, equivalente a 300 millones de euros, a los precios actualmente vigentes.

  • Industria | 2013/10/22

    Soria ministroak adierazi du Europaren lehiakortasuna lortzeko merkatua bateratu eta kargak eta burokrazia murriztu behar direla

    Industria, Energia eta Turismo arloko ministroa den José Manuel Soriak Europa, bere lehiakideekin alderatuta, atzean ez gelditzea ekarriko duten eztabaidei inolako dogmarik gabe heltzearen aldeko apustua egin du, bere homologo frantziarraren eta Tajani komisarioaren aurrean. Burokrazia eta enpresentzako kargak murriztea proposatu du, horrek energia gastuak gutxituko baititu. Energia nuklearraren etorkizunari buruz eztabaidatzea eta Europako herrialdeen arteko loturak areagotzea iradoki du.

  • El ministro Soria durante su intervención

    Energia | 2013/10/21

    Industria, Energia eta Turismo ministroak Espainiako lehenengo itsas aerosorgailua inauguratu du

    Gamesa enpresaren 'offshore' turbina bat da

  • Los secretarios de Estado durante la inauguración del Encuentro

    Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/10/21

    Industria eta Barne Ministerioek Informazioaren Segurtasunaren Nazioarteko Topaketaren VII. edizioa inauguratu dute

    Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizarterako Estatu idazkariak, Víctor Calvo-Sotelok, INTECOren gaitasun operatiboen hazkundea nabarmendu du: “Indargune teknikoak plataforma teknologiko indartsu batekin osatzen dira, erantzun-zerbitzuen zibersegurtasuneko adimena, kaudimena eta esperientzia sortzeko, eta bere ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduera zabaltzeko”. Segurtasuneko Estatu idazkariak, Francisco Martínezek, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen eginkizuna nabarmendu du zibersegurtasunaren esparruan: “herritarren eskubide eta askatasunak defendatzeko, baita ziberespazioan ere, segurtasun indarren eta herritarren arteko hurbiltasuna funtsezkoa da arrakasta lortzeko”. 500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute zibersegurtasun arloko Espainiako urteko hitzordu nagusiaren irekieran. Esparru Digitalerako Konfiantza Planak, Espainiarako Agenda Digitalean barne hartutakoak, inaugurazio jardunaldiko eztabaidak zentratu ditu.

  • Turismoa | 2013/10/21

    Espainiak maximo historiko berri bat ezarri du, irailera bitartean nazioarteko 48,8 milioi turista jaso baititu (%4,6 gehiago)

    Europako iparraldeko herrialdeak eta Erresuma Batua izan dira hazkunde honen eragile nagusiak, eta Katalunia, Balear Uharteak eta Kanariar Uharteak izan dira onura handieneko helmuga turistikoak. Nazioarteko turismoa 6,5 milioi bidaiarikoa izan sen (%4,7 gehiago), historiako irailik onenean. Hil horretan iaz baino 294.000 turista gehiagok bisitatu zuten Espainia; jende gehiago etorri zen Erresuma Batutik, Errusiatik eta Europa iparraldeko herrialdeetatik.

  • Energia | 2013/10/16

    Gobernuak lehiakortasuna areagotu du uharteko eta penintsulatik kanpoko sistema elektrikoetan

    Kongresuak Uharteko eta Penintsulatik Kanpoko Sistema Elektrikoetan Lehiakortasuna Areagotzeko eta Hornikuntzarako Legea onartu du, Kongresuak eta Senatuak egin dituzten zuzenketekin. Onetsi ondoren, proiektuaren helburua da energiaren hornikuntza eta kalitatea bermatzea ahalik eta kostu baxuenarekin, eta baita sistema elektrikoetan lehiakortasuna eta gardentasuna areagotzea ere. Horrez gain, gas naturalaren hornikuntza arautuko du irletan eta penintsulatik kanpoko hirietan, lurralde bakoitzeko egoeratik eratorritako berezitasunak kontuan hartuta. Beste neurrien artean, belaunaldi berri iraunkorrago bat bultzatuko da, hala nola merkatu elektrikoko operadore berrien ekarpena. Legea, Gorteetako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dena, BOEan argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

  • Soria en el 22º congreso mundial de la energía

    Energia | 2013/10/15

    Industria, Energia eta Turismo ministroak Energiaren Munduko 22. Kongresuan parte hartu du

    Jose Manuel Soriak gogorarazi zuen Espainia badela, Suitza, Danimarka, Suedia eta Erresuma Batuarekin batera, 'A hirukoitza' duen bost herrialdeetako bat, hau da, Munduko Energiaren Kontseiluak (WEC) arlo honetan ematen duen kalifikaziorik altuena. Soria Koreako Merkataritza, Industria eta Energia ministroarekin batzartu zen, eta honek positibotzat jo zuen Espainiako ministroaren bisitaldia. Halaber, bere laguntza eskaini zion Espainiako delegazioari bi herrialdeen artean aireko komunikazioen maiztasuna areagotzeko.

  • El ministro Soria se ha reunido con Hanjin Shipping, durante su viaje oficial a Corea

    Industria | 2013/10/14

    José Manuel Soria Korean Air, Samsung eta Hanjin Shipping konpainien nagusiekin batzartu da, hiru horiek Espainian dituzten inbertsioak sustatzeko

    Ministroak negozio-zentro bat inauguratu du Seulen Espainiako enpresei laguntza emateko. Hanjin Shipping Espainian dagoen Koreako inbertitzaile nagusietakoa da 2010az geroztik, Algeciras hiriko portuan kontainerrentzako moila eraiki eta ustiatzen duenetik. Espainiako gobernuak interes handia du Espainia eta Hego Korearen arteko airezko ibilbideak ugaritzean. Ministroak Samsung enpresara lekualdatu du Espainian ekonomia digitala garatzeko ahalmena, Telekomunikazioen Legea eta Agenda Digitala onetsiz.

  • Industria | 2013/10/13

    Soria ministroak Hego Koreara bidaiatuko du aldebiko harreman ekonomikoak indartzeko eta Energiaren Munduko XXII. Kongresuan parte hartzeko

    Bisita bera egin zuen gobernuko presidenteak 2012ko martxoan, Segurtasun Nuklearrari Buruzko Goi Bileran izan zenean. Espainian inbertitzen zuen lehen asiarra izan zen Hego Korea 2012an, 300 milioi euro baino gehiagorekin.

  • Energia | 2013/10/7

    Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soriak eta Kanpo Arazoetako ministro José Manuel García Margallok Castor lur azpiko bilketa-instalazioak bisitatu dituzte Valentziako Generalitateko presidente Alberto Fabrarekin batera

    Ministroak adierazpen batzuk egin ditu l'Elianako (Valentzia) Larrialdietako Koordinazio Zentroan instalazioak bisitatu ondoren José Manuel Soriak hurrengoa adierazi zuen asteartean: "Castor proiektuaren gasa biltzeko jarduera berrabiarazteko baimenik ez da emango herritarren segurtasuna bermatzen duen txosten sinesgarririk aurkezten ez den bitartean".

  • Energia | 2013/10/6

    Soria ministroak Administrazioei jakinarazi die Castor itxita egongo dela segurua dela ziurtatzen den arte

    Industria, Energia eta Turismo ministro den José Manuel Soria izan da Valentziako Generalitateko presidentearekin, Kataluniako Generalitateko Barne conseller-arekin, Valentziako eta Kataluniako gobernuetako ordezkariekin, Castellóko Diputazioko presidentearekin, Tarragonako Diputazioko presidenteordearekin eta Benicarló, Vinarós eta Peñíscolako alkateekin egindako bileran. Lurpeko biltegiratzea itxita egongo da Castor probetan injekzio eta erauzketetarako. Hala izango da teknikariek inguruan antzeman diren mugimendu sismikoen jatorria zein den aurkitzen duten arte. Edozein kasutan, ez da irekiko guztiz segurua dela bermatu arte. Ministroak Ministerioaren jarduera eta abian dauden lanak zehaztu ditu, txosten teknikoak garatzeko. Ministerioa administrazio ororen eskura egongo da, informazioa emateko eta koordinazioa mantentzeko.

  • Energia | 2013/10/2

    Energiako Estatu Ordezkaria Kataluniako eta Valentziako Ordezkaritzarekin batzartu da

    Bilera Gobernuak Castor lurpeko proiektuaren eta Castelló inguruan antzeman diren lurrikaren inguruan gauzatzen diren jarduerak koordinatzeko egiten dituen harremanen esparruan sartzen da.

  • José Manuel Soria y José Ignacio Wert, firman el acuerdo

    Turismoa | 2013/9/30

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak protokoloa sinatu dute Espainia helmuga turistiko kultural gisa sustatzeko

    Hitzarmenak helburu hauek ditu: Espainiako eskaintza turistikoa biztanleriaren beste taldeetara zabaltzea, egonaldiek duten sasoiaren araberako metaketa haustea eta interes kulturala eta gastu-ahalmen handiagoa duten taldeak erakartzea. Espainiako aberastasun kulturalak turismoan duen eragina dela eta, gure ondasunaren inguruko ezagutza aditzera ematea ezinbestekoa da, baita gure herrialdean ospatzen diren jai kulturalak ezagutaraztea ere.

  • Industria | 2013/9/26

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak 106 milioi erabiliko ditu ETEak, enpresa teknologikoak eta ekintzaileak finantzatzeko

    Ministerioaren agindupean lan egiten duen Berrikuntzako Enpresa Nazionalak (ENISA) bide hauek kudeatuko ditu ETEei, enpresa teknologikoei eta ekonomia digitaleko ekintzaileei zuzendutako partaidetzako maileguen bidez. Finantzatzeko hiru bide hauek 500 enpresa-proiekturi estaldura emango diotela aurreikusi da, izan ere induzitutako inbertsioa 850 milioi eurokoa da eta 6.000 lanpostu ekarriko ditu. Lehen aldiz, ENISAk produktuen lerro bat sortu du ekonomia digitaleko ekintzaileei zuzenduta.

  • Turismoa | 2013/9/26

    Nazioarteko turisten guztizko gastuak bere maximo historikoa izan du abuztuan, %12,2 hazi baita, hau da 8.263 milioi euro

    Batez besteko gastua turista bakoitzeko %4,7 igo zen, 997 eurokoa izanik. Batez besteko gastua eguneko 101 eurokoa izan zen, %2,8 gehiago. Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania izan ziren hilabeteko gastura ekarpen handiena egin zutenak, baina igoera nabarmenena iparraldeko herrialdeena izan zen, %36,6ko igoerarekin. Turismoko gastuak urtarrila eta abuztua bitartean %7,2 egin du gora, eta lehen aldiz 40.473 milioi eurora iritsi da urteko lehen zortzi hilabeteetan.

  • Energia | 2013/9/25

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Castor gasa biltegiratzeari uztea agindu du 

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Castor gasa lur azpian biltegiratzeaz arduratzen den enpresari agindua eman dio instalazioetan gas injekzioko nahiz erauzketako edozein jarduera bertan behera uzteko, eskualdean antzeman den aktibitate sismikoa dela eta. Industria Ministerioak azken aktibitate sismikoen inguruko informazio zehaztua eskatu dio Institutu Geografiko Nazionalari.

  • Momento de la inauguración

    Industria | 2013/9/23

    Industria, Energia eta Turismo ministroak Bartzelonako Nazioarteko Erakusketa Nautikoa inauguratu du

    Erakusketa hau Espainiako garrantzitsuena da kirol eta aisiako industria nautikoari dagokionez.

  • José Manuel Soria acompañado de Isabel Borrego y Manuel Butler

    Turismoa | 2013/9/22

    Abuztua historiako hilabete turistiko onena bilakatu da, nazioarteko 8,3 milioi turistekin, hau da, %7,1 gehiago

     Frantzia izan da hilabeteko hazkuntza garbi honetara turista kopuru handiena ekarri duena. Erresuma Batuko, Alemaniako eta Europako iparraldeko herrialdeetako ekarpena ere nabarmenki igo da. Urtarrila eta abuztua bitartean, nazioarteko turisten kopurua 42,3 milioikoa izan da, urtez urteko hazkundea %4,5ekoa izanik; datu hori 1995ean ikusi zen azken aldiz. Katalunia, Balearrak, Kanariak eta Andaluzia izan ziren urteko lehen zortzi hilabeteei etekin handiena atera zioten helmuga turistikoak.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/9/19

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak 3,2 milioi bideratuko ditu IKTak adindunen bizi-kalitatea hobetzeko erabil ditzaten

    Espainiak 1,75 milioi euroko ekarpena egingo du, beste 1,5 milioi eurorekin handitu daitekeena, EBko eguneroko bizitza inguruaren laguntzaz (Vida Cotidiana Asistida por el Entorno) proiektuan; helburua adindunen bizi-kalitatea hobetzea da, horretarako IKTak erabiliz. Programak IKTen industria berria garatzea sustatzen du, zahartze-prozesua osasuntsuagoa eta aktiboagoa izan dadin lagunduko duena, eta ETEen finantzaketa bultzatzen du I+G+b esparruan.

  • Energia | 2013/9/19

    Gobernuak sistema elektrikoan egonkortasuna bermatu eta tarifan defizita saihesten duen Legea onartu du

    Ministroen Kontseiluak Gorteetara bidali du Sektore Elektrikoko Lege-proiektua, sektoreko araudi basikoa ezartzen duena; haren bidez hornikuntza elektrikoa bermatu nahi da dagokion kalitatearekin eta ahalik eta kostu baxuenarekin, hala nola sistemaren ekonomia- eta finantza-iraunkortasuna bermatu eta sektore elektrikoan lehiakortasun eraginkorra ahalbidetu. Lege-proiektuak tarifaren defizitarekin dagoen arazoa konpontzeko eta azken hamarkadan gertatutako finantza-ezegonkortasunak etorkizunean ekiditeko behar den eremua ezartzen du.  Arauak kontsumitzailearen babesa indartzen du eta jardueretarako ordainketa-erregimen bat ezartzen du irizpide objektibo eta homogeneoetan oinarrituta, agenteek haien inbertsioengatik errentagarritasun egokia jasotzen dutela bermatzeko.

  • José Manuel Soria y Alberto Núñez Feijóo firman un convenio

    Turismoa | 2013/9/16

    El ministro de Industria, Energía y Turismo y el presidente de la Xunta de Galicia impulsan el Camino de Santiago como destino inteligente

    El convenio promueve el desarrollo de acciones de innovación, tecnología y consultoría para la consolidación del Camino de Santiago como referente de ‘Destino Turístico Inteligente’. El presupuesto del proyecto asciende a un millón de euros aportados en un 95% por el Ministerio de Industria, Energía y Turismo y el 5% restante por la Xunta de Galicia.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/9/12

    Inbertsioa sustatzen duen eta sare-zabaltzeak errazten dituen Telekomunikazioen Lege Orokorra onartu du gobernuak

    Lege proiektuak merkatu-unitatea berreskuratu eta oinarriak markatu ditu sare ultrazkar finko eta mugikorretan inbertitzeko. Herritarrek hobekuntzak antzemango dituzte estalduran, eta interneten abiadura azkartu eta prezio eta kostuak jaitsi egingo dira. Gainera, erabiltzailearen babesa ere hobetu egingo da. Industria, Energia eta Turismo ministroak, José Manuel Soriak, agendan bildu du lehiakortasuna sustatu, enplegua sortu eta telekomunikazio operadoreen inbertsioak finkatzeko egitura erreforma berria. Inbertsio horiek, gainera, hurrengo urteetan 25.000 milioi eurokoak izatera hel litezke.

  • Industria | 2013/9/11

    Soria ministroa turoperadore txinatarrekin eta Industria eta Informazio-teknologien ministroarekin bildu da

    Industria, Energia eta Turismo ministroak, José Manuel Soriak, honakoa nabarmendu du VII Foro España-China foroan: herrialde asiarrak lehentasuna duela Espainiarentzat turismoaren, aldebiko inbertsioaren, enpresa-nazioartekotzearen eta merkataritzaren esparruan. Soria ministroak eta bere homologo Miao Wei-k elkarrekiko merkataritza eta inbertsioa sustatzeko konpromisoa hartu dute. Turismo txinatarra Espainian areagotzeko Gobernua lan handia egiten ari dela azaldu die ministroak turoperadore eta agintari txinatarrei. Soria, bestalde, CIC funts subiranoarekin bildu zen, eta herrialdeko ekonomiaren inguruan zuen pertzepzio hobearen berri eman zion.

  • Industria | 2013/9/9

    Industria, Energia eta Turismo ministroak Txinara egin du bidaia VII Foro España-China foroari hasiera emateko

    Foro España-China foroak, bere VII. edizioan, bi herrialdeen arteko aldebiko harreman estrategikoak indartu nahi ditu, esportazioak ugaritzea bermatuz, enpresa espainiarrak herrialde asiarrera zabal daitezen bultzatuz eta Txinatik gure herrialdera heltzen den inbertsioa eta turismoa sustatuz. Ministroarekin batera bidaiatu dute Turismoko estatu-idazkariak, Kanpo Arazoetako estatu-idazkariak eta Gizarte Zerbitzuetako estatu-idazkariak.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/9/1

    Industria, Energia eta Turismo Ministroak Santanderren inauguratu du Telekomunikazioen Topaketaren XXVII. edizioa

    Ministroak Europako Batzordearen proposamena babestu zuen, hau da, Europan merkatu digital bakarra sustatzea Asian eta Estatu Batuetan ditugun lehiakide nagusien aurrean sendoagoak izateko. José Manuel Soriak azpimarratu zuen oso garrantzitsua dela sektoreko operatzaileek aurretik ezaguna den arauketa egonkorra izatea, horri esker eragozpenak saihesteko eta ekonomia digitalean inbertsioak suspertu eta garatzeko, azken hori baita herrialdea berrindustrializatzeko oinarri nagusietako bat. Zentzu horretan, ministroak jakinarazi zuen Telekomunikazioen Lege Orokor berria Ministroen Kontseiluan aztertuko dela.

  • Turismoa | 2013/8/26

    Nazioarteko turistek 32.210 milioi euro gastatu dute urtarrila eta uztaila bitartean (%6 gehiago)

    Herrialde nordikoak, %18,5eko hazkundearekin, eta Frantzia, %16,4koarekin, izan ziren aipatu zazpi hilabeteetan hazkunde handiena izan zuten merkatuak. Uztailera arte, turistek hoteletan egindako gastua %6,4 igo zen, 21.098 milioi eurora arte. Uztailean, guztizko gastua %4,3 igo zen, 7.794 milioi eurokoa izanik.

  • Turismoa | 2013/8/21

    Espainiak erregistro historikorik onena lortu du, nazioarteko 34 milioi turista jaso baititu urtarriletik hona, %3,9 gehiago

    Uztaila izan da historiako hilabete turistikorik onena, nazioarteko 7,9 milioi turista jaso baititu, %2,9ko urte arteko hazkuntzarekin. Europako iparraldeko herrialdeak, Erresuma Batua eta Errusia izan dira hazkuntza garbian eraginik handiena izan duten merkatuak 2013ko uztailean, eta britainiarrak, alemanak eta frantsesak izan dira gehien etorri direnak. 

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/7/30

    El  Ministerio de Industria, Energía y Turismo apoya con 10 millones de euros el asesoramiento a pymes en comercio electrónico
     

    Las pymes recibirán ayudas para servicios de asesoramiento especializado y para la implantación de soluciones tecnológicas de comercio electrónico. En Ministerio multiplica por 2,5 el presupuesto de la primera convocatoria, en la que se concedieron 4 millones de euros a 89 empresas. Más de 350 pymes podrán beneficiarse de esta segunda convocatoria. El programa se enmarca dentro del Plan TIC en Pymes y Comercio electrónico” que prevé la Agenda Digital para España, orientado a conseguir que las empresas realicen un uso más eficiente e intensivo de las tecnologías digitales.

  • Turismoa | 2013/7/28

    Soria ministroak uharterako Ekintza Berezien Plana aurkeztu du La Palman, 2,4 milioi euroko laguntzarekin

    Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soriak Ekintza Berezien Plana aurkeztu du; planaren helburua uharteko turismoa eta enpresak dinamizatzea da. Programak turismoa sustatzeko neurriak biltzen ditu, baita ETE eta ekintzaileentzako laguntzak eta enpresa turistikoetarako ibilgailu elektrikoen programa pilotu bat ere. Plan horren barruan, ministroak gaur sinatu du Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren eta Alemaniako FTI bidaia-agentzia handiaren arteko Ulermen Memoranduma, La Palma uharterako aire-bideak areagotzeko.



  • Vehículos

    Industria | 2013/7/25

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak PIVE-3 abiaraziko du, ibilgailu eraginkorren erosketa sustatzeko, 70 milioi eurorekin

    Ministroen Kontseiluak Ibilgailu Eraginkorren Pizgarri Programaren (PIVE-3, gaztelaniazko siglen arabera) hirugarren edizioa onartu du. Haren helburua 70.000 ibilgailu arin ordezkatu eta erregai gutxiago kontsumitzen duten ibilgailuen erosketa sustatzea da. Erosleei 3.000 eurora arteko laguntzak emango dizkiete, aurreko planean bezala. Diru hori Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta fabrikatzaileak edo salmenta puntuak finantzatuko dute, erdibana. PIVE-2 edizioaren arrakasta dela eta (hari zegokion dirua hilabete honetan agortu da), 150.000 ibilgailu ordezkatu ahal izan dira, urtean 78 milioi litro erregai aurreztu eta 262 mila tonako CO2 isuriak murriztu. Gobernuak ia 300 milioi euro zuzendu ditu Ibilgailu Eraginkorren Pizgarri Programara, hiru deialdietan zehar (PIVE, PIVE-2 eta PIVE-3 planak).

  • Turismoa | 2013/7/25

    Nazioarteko turistek 24.416 milioi euro gastatu dituzte lehen seihilekoan, hau da, %6,6 gehiago

    2013ko urtarrila eta ekaina bitartean, eguneko batezbesteko gastuak %2,4 egin zuen gora, eta pertsonako batezbesteko gastuak, %2,2. Gorakadarik handiena izan zuten merkatuak Errusia, Frantzia eta Europa iparraldeko herrialdeak izan ziren, %26,2, %18,5 eta %15,4eko hazkundearekin, hurrenez hurren.Errusia lehen aldiz kokatu da hala Espainian gasturik handiena sortu duten herrialdeen artean. Ekainean Espainiara etorri ziren turisten gastuak guztira %2,6 egin zuen gora, 5.983 milioi eurora heldu arte.

  • El ministro durante la presentación de FICOD

    Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/7/23

    Soria ministroak FICOD berria aurkeztu du, eduki digitalen esparruko enpresei eta enpleguari zuzenduta dagoena

    Industria, Energia eta Turismo ministroak, José Manuel Soriak, azpimarratu du FICOD-en programari enpresek merkataritza hitzarmenak eta ‘networkinga' egiteko espazioa gehitu diola, baita inbertitzaileen eta ekintzaileen arteko topaketarako lekua, heziketari buruzko gunea eta ekitaldiari amaiera emateko sari-banaketa ere. Nazioarteko foroa Espainiako Agenda Digitalaren Ekonomia eta Eduki Digitalak Sustatzeko Planaren tresnetako bat bihurtu da. Agenda horrek 94,43 milioi euroko aurrekontua du. FICOD Madrilen egingo da 2014ko maiatzean.

  • Momento de la visita a Enagás

    Energia | 2013/7/23

    Industria, Energia eta Turismo ministroa Enagás-en Kontrol Zentro Nagusian izan da

    Enagás-en presidenteak, Antonio Llardének, ministroari azaldu dio instalazio horretatik Espainiako gas sistema denbora errealean nola kontrolatzen den.

  • Turismoa | 2013/7/22

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak turismoaren esparruan ekintzailetasun berritzailea sustatuko du, IE eta Ganberen Goi Batzordearekin batera elkarlanean 

    Hitzarmenak aurreikusten dituen jarduera ildoen artean dago inbertitzaileen finantzaketa eta identifikazio bilaketan laguntzeko sistema sustatzea, enpresa turistiko berritzaileak abiaraztea errazagoa izan dadin. Sinergiak bilatzeko eta ezagutza turistikoak partekatzeko lan egingo dute, turismoarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten ekintzaileei lagunduta.

  • Firma del convenio con Sao Paulo

    Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/7/22

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak São Paulorekin lan egingo du administrazio elektronikoan

    Hitzarmena sinatu ondoren, Brasilgo São Paulo estatuak tokiko administrazioetan Espainiako softwarea instalatzeko asmoa du, eta Espainiako hainbat enpresak parte hartuko dute aplikazio hori abiarazten eta mantentzen. Akordio hori Espainiaren Agenda Digitalaren baitako planetako bat da, eta oinarri teknologikoa duten Espainiako enpresen nazioartekotzea sustatzea da haren asmoa.

  • El ministro José Manuel Soria

    Energia | 2013/7/22

    Soria eta Guindos ministroak inbertitzaileekin bildu dira erreforma energetikoa azaltzeko

    Industria, Energia eta Turismo ministroa, José Manuel Soria, eta Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa, Luis de Guindos, Energiako estatu idazkariarekin, Alberto Nadalekin, batera Londresen izan dira gaur inbertitzaile eta analistarekin hainbat bileratan. Ministroek energiaren esparruan egindako araudi aldaketen edukiak eta eraginak zehaztuko dituzte, hori baita Gobernuak egindako azken erreforma. Hari esker, energiaren sektorea orekatu eta etorkizunean gerta daitezken desorekak saihestuko dituzte, tarifaren defizit arazoari amaiera emanda.

  • Industria | 2013/7/21

    Soria ministroa autonomia erkidegoekin eta ontzigintzaren sektoreko enpresa eta sindikatuekin bildu da

    Soriak azaldu du oraindik ez dutela erabaki errekurtsoaren inguruko erabakia hartzen den bitartean kautelazko neurriak eskatu edo ez, eta gehitu du zerga laguntzen egungo sistemari balioa emateko ekimenak antolatzea beharrezkoa dela.  

  • Turismoa | 2013/7/21

    Espainiak lehen aldiz gainditu du nazioarteko 6 milioi turisten kopurua, ekainean %5,3 egin baitu gora

    Espainiak 2013ko lehen seihilekoa nazioarteko 26,1 milioi turistarekin itxi du, aurreko urtean baino %4,2 gehiago, eta inoiz izan duen bigarren emaitzarik onena da. Europa iparraldeko herrialdeak, Erresuma Batua, Frantzia eta Errusia izan dira urteko lehen sei hilabete horietako hazkundeari gehien lagundu diotenak, eta Balear Uharteak, Katalunia eta Valentziako Erkidegoa izan dira onura handienak jaso dituzten helmugak.

  • Industria | 2013/7/17

    Industria, Energia eta Turismo ministroak, José Manuel Soriak, Espainia Markaren Bulegoak antolatutako enpresa topaketan parte hartu du

    Enpresa arteko topaketan industriari, turismoari, nekazaritzari, azpiegiturei eta, azken batean, enpresen egungo arazoei buruz hitz egin dute, sektoreka banatutako lau lantegi mahaitan.

  • Industria | 2013/7/15

    Industria Ministerioak eta Osasun Ministerioak hitzarmen bat sinatu dute emakume gazte ekintzaileen proiektu berritzaileei laguntzeko

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioko idazkariordeak, Enrique Hernández Bentok eta Zerbitzu Sozialen eta Berdintasunaren estatuko idazkariak, Juan Manuel Moreno Bonillak, sinatu dute hitzarmena.

  • Industria | 2013/7/15

    Industria, Energia eta Turismo ministroak, José Manuel Soriak, Espainia eta Maroko arteko enpresa topaketan parte hartu du

    Topaketa horretan bi herrialdeen arteko negozio aukerei buruz jardun dute, baita energiaren, garraioen, teknologia berrien eta azpiegituren esparruan egin ditzaketen elkarlanei buruz ere.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/7/14

    Industria, Energia eta Turismo ministroak irrati-amateurrentzako maiztasunen erabilera erraztu eta sinplifikatu du

    Espainian 30.000 irrati-amateur baimendu baino gehiago daude, irratia komunikazio elementu gisa erabiltzen dutenak edo uhin elektromagnetikoen hedapena modu pertsonalean eta irabazi asmorik gabe ikertzeko erabiltzen dutenak. Araudi berriari esker, irratiarekin lotutako jarduerak errazago egin ahal izango dira, Administrazioarekin dituzten harremanak erraztuta eta baldintza eta karga administratiboak ezabatuta.

  • Turismoa | 2013/7/14

    Industria, Energia eta Turismo ministroa Bere Maiestate Sofía Erreginarekin izan da Coriaseko Paradore Monasterioa inauguratzen

    Paradore berriaren instalazioetan XI. mendeko fundazio eliza baten aztarna arkeologikoak mantendu dituzte. Monasterioak egun duen funtzioa izateko egokitzapen lanetan aurkitu zituzten. 86 gela ditu, spa, erlaxatzeko gunea eta bilera aretoak ere bai. 22.600 metro karratu baino gehiago ditu eraikita eta Paradoreen sareko handienetakoa da.

  • Energia | 2013/7/11

    Gobernuak energiaren erreforma onartu du, sistema elektronikoa behin-betiko orekatzeko

     Gobernuak sistema elektrikoa behin-betiko orekatu nahi du, desoreka berriak ekidin eta kontsumitzaileari horniketa bermatzeko, kostu txikienean eta erarik gardenean. Dagoeneko abiarazitako neurriak gorabehera, sistemaren desoreka 4.500 milioi eurokoa izatera helduko da aurten. Hura zuzentzeko, sistema elektronikoko kostuak 2.700 milioi eurotan murriztuko dira, Estatuko Aurrekontu Orokorretatik 900 milioi euro emango dituzte eta bidesari elektrikoek 900 milioi eurotan egingo dute gora. Argiaren faktura sinplifikatu eta argitu egingo da eta etxeko tarifan lehiakortasun handiagoa txertatuko da, aldi berean bonu sozialak mantenduta. Gobernuak hartutako neurri guztiek argiaren prezioa %42 igotzea saihestu dute.

  • Industria | 2013/7/10

    Soria ministroa Lehiakortasun komisarioarekin, Joaquín Almuniarekin, bildu da, Espainiako ontziolei emandako laguntzei buruz hitz egiteko

    Soria ministroa Europako komisarioarekin izan da bileran, baita Euskadiko lehendakari Iñigo Urkullurekin, Galiziako Alberto Núñez Feijoorekin, eta Asturiasko Javier Fernándezekin ere. Bestalde, PYMAR-eko presidentea, Álvaro Platero, ere han izan da, UGT eta Comisiones Obreraseko idazkari nagusi Cándido Méndez eta Ignacio Fernández Toxorekin batera.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/7/9

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Espainiarako Agenda Digitalaren lehen zazpi plan espezifikoak argitaratu ditu

    Planek 102 neurri biltzen dituzte eta 2013 eta 2015 bitartean 2.100 milioi euroko inbertsioa egitea aurreikusten dute. Helburua banda ultralasterrean egindako inbertsioari lagundu eta ETEetan zein merkataritza elektronikoan IKTen erabilera sustatzea da. Gainera, kreditu digitalen industriari bultzada emango zaio, baita nazioartekotzeari eta I+G+b-ri ere, eta digitaltzearen eta IKTen erabileraren esparruan aurrera egitea lortu nahi da.  Planak Espainiarako Agenda Digitalaren webgune berrian eskuragarri daude, www.agendadigital.gob.es

  • Turismoa | 2013/7/8

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak 75 milioi euro bideratuko ditu proiektu turistiko berritzaileak finantzatzeko

    Emprendetur-en bigarren edizioaren deialdia irekita dago. Ekimen horrek 25 milioi euro bideratuko ditu turismoaren esparruko gazte ekintzaileentzat, eta beste 50 milioi proiektu eta jarduera turistiko berritzaileentzat. Gazte ekintzaileen proiektuen kasuan, zenbatekoaren %100 finantzatzeko aukera egongo da, milioi bat euroko mugarekin eta bermerik gabe. I+G+b proiektuen kasuan, zenbatekoaren %75 finantzatzeko aukera egongo da. Bi ildoek ere bost urteko amortizazio epea dute, bi urteko gabeziarekin eta %3,74ko interes tasarekin.  Emprendetur-en helburua industria turistikoan berrikuntzarako gaitasuna sustatzea da, 2012-2015 Turismoaren Plan Nazional Integralaren barruan.

  • Intervención del Ministro en la sede de la asocialción catalana del trabajo

    Industria | 2013/7/7

    Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soriak Kataluniako patronal elkartearen, Foment del Treball Nacional-en, egoitzara egindako bisita

    Industria, Energia eta Turismo ministroak, José Manuel Soriak, egindako adierazpenen audioak, Kataluniako patronal elkartearen egoitzara, Foment del Treball-era, egindako bisitan.

  • Industria | 2013/7/5

    Industria, Energia eta Turismo ministroa, José Manuel Soria, Renault-Nissan-en presidente Carlos Ghosn-ekin izan da

    Bilera horretan industriaren egoerari buruz hitz egin dute oro har, baita automobilgintzaren egoerari buruz ere, Espainiakoari buruz, bereziki.

  • Industria | 2013/7/3

    Alemaniak eta Espainiak hitzarmena sinatu dute Espainiako ETEei kredituak emateko

    Alemaniako KfW bankuak eta Kreditu Ofizialeko Institutuak (KOI) 800 milioi euro emango dituzte, bakoitzak.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/7/3

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak 118 telefono zenbakien fakturazioari buruzko gardentasuna hobetu du

    Neurri hori Espainiarako Agenda Digitalaren testuinguruan txertatuta dago, eta helburua erabiltzaileek jasotzen duten fakturazioaren gardentasuna handitzea da. Tarifikazio gehigarriko zenbakiak atzitzea murriztuta dago (803, 806, 807 eta 905 aurrezenbakiak) 118 zenbakira egindako deien bitartez. Halaber, derrigorrezkoa da 118 kontsulta zerbitzuaren erabiltzaileei urtean bitan deiaren prezioa, kontsultaren prezioa eta helmuga zenbakira ondoren egindako konexioaren prezioa jakinaraztea.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/7/3

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak 200 milioi euro erabiliko ditu hemendik 2015 urtera banda zabal ultralasterra zabaltzeko

    2013an 5 milioi euro zuzenduko dira diru-laguntzatan eta 50 milioi mailegutan banda zabal ultralasterra zabaltzeko. Deialdi horren helburua operadoreek banda zabal ultralasterraren esparruan egiten dituzten inbertsioak sustatzea da, eten digitala gutxitu eta zerbitzu digitalen kalitatea hobetuta. Onuradunek %15eko diru-laguntzak ere lortu ahalko dituzte. Maileguen interes tasa %0,484koa izango da, merkatuko baldintzak hobetuta. Lehentasunezko guneak izango dira industrialdeak eta enpresa parkeak, Espainiako enpresen eta FEDER finantzazioa duten zazpi autonomia erkidegoen (Andaluzia, Asturias, Kanariar Uharteak, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Galizia eta Murtzia) lehiakortasuna handitzeko.

  • Turismoa | 2013/7/2

    Industria, Energia eta Turismo ministroa Turespaña-ren Aholku Kontseiluaren lehen bileraren buru izan da

    José Manuel Soria Turespaña-ren Aholku Kontseiluaren osaketa saioan buru izan da.
     
    Aholku Kontseiluak 2012-2015 Turismoko Plan Nazional Integralean nabarmendu daitezkeen neurrietako bati erantzuna eman dio, oro har Espainiako turismo politikari buruzko erabakiak hartzerakoan (eta, bereziki, sustapenarekin zerikusia duten erabakiak hartzerakoan) erakundean sektore pribatuaren partaidetza aintzat hartzeko. Lehen bilera horretan, Kontseiluak atzerrian dauden Espainiako Turismo Bulegoen sarea berrantolatzeari buruz eztabaidatu du, haien funtzionamendua hobetu eta hurrengo urteetarako aurreikusi den turisten gorakada erakartzeko ekimenak garatzeko helburuarekin.

  • Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2013/7/2

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak telefono mugikorren maiztasun kontzesioak luzatu ditu

    Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Telefónica Móviles, Vodafone eta France Telecom enpresek dituzten kontzesioen indarraldia luzatu du 900 MHz eta 1800 MHz-ko maiztasun-bandetan. Neurri horrekin bi helburu lortu dira: alde batetik, espektroaren birkonfigurazioa osatu da 2030. urterainoko epe luzearekin testuinguru homogeneoa ezarrita, eta, bestetik, operadoreek Espainian epe luzera inbertitzeko testuinguru egonkorra lortu da. Prozesu horrekin Altxor Publikoari 85 milioi euro gehiago eman zaizkio, eta espektro erradioelektrikoa modu eraginkorragoan erabiltzea ahalbidetu du, Espainiarako Agenda Digitalean ezarritako helburuekin bat eginda.

  • Industria | 2013/6/30

    Espainiako ontzigintza sektorearen defentsarako adierazpen instituzionala

    Ministroak eta autonomia erkidegoetako presidenteek Espainiako ontzigintza sektorearen defentsarako adierazpen instituzionala onartu dute, Lehiakortasun komisarioak egin duen proposamena berriz azter dadin eskatzeko.

  • Turismoa | 2013/6/26

    Nazioarteko turistek 18.433 milioi euro gastatu zituzten maiatzera arte, % 7,9 gehiago

    Maiatzean 5.095 milioi euro gastatu zituzten turistek, iaz hilabete berdinean gastatu zutena baino % 8,9 gehiago. Britainia Handiko merkatua eta Alemaniakoa izan ziren emaitza hori izateko bultzadarik handiena eman zutenak. Merkatu igorle gehienek emaitzak hobetu zituzten. Pertsonako eta eguneko batez besteko gastuek ere gora egin zuten.