Prentsa oharrak
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2012/12/27
Aurreproiektuak izapide administratiboak sinplifikatzen ditu, operadoreek sare berriak zabaltzeko inberti dezaten. Bestalde, merkatuaren batasuna berreskuratu eta sare ultrabizkor finko eta mugikorretan inbertitzeko oinarriak ere ezartzen ditu. Erabiltzaileek hobekuntzak antzemango dituzte estalduran, eta interneten abiadura azkartu eta prezio eta kostuak jaitsi egingo dira. Gainera, erabiltzailearen babesa ere hobetu egingo da. Industria, Energia eta Turismo ministroak, José Manuel Soriak, agendan bildu du lehiakortasuna sustatu, enplegua sortu eta telekomunikazio operadoreen inbertsioak finkatzeko egitura erreforma berria. Inbertsio horiek, gainera, hurrengo urteetan 25.000 milioi eurokoak izatera hel litezke.
Energia | 2012/12/27
Etxeko kontsumitzaileen eta ETEen fakturazioa (gehienez ere 15 KW) bi hilean behin egindako kontagailuen ikuskatzeetan oinarrituko da. Arau horrekin kontsumitzaileak kontsumitzen duenagatik bakarrik ordaintzea nahi du Gobernuak, eta apirilean jarriko da indarrean. Bezeroek hala nahi izanez gero, hileroko fakturazio-sistemarekin jarrai dezakete. Aukera berri bezala, kontsumitzaileek euren kontadore elektrikoaren irakurketa eman dezakete.
Ministerioa | 2012/12/26
José Manuel Soriak pasa den udan onartutako Turismoaren Plan Nazional Integralaren (TPNI) gauzatzeari buruzko informazioa eman du, baita Espainiarako Agenda Digitalari buruzkoa ere. Azken hori da 2013-2015 urte bitarterako gizartea eta ekonomia digitala garatzeko Gobernuak duen estrategia finkatzen duena, eta 2020. urterako Europako helburuak biltzen dituena. Agenda bederatzi planetan banatuko da, eta IKTen eta Administrazio Elektronikoaren politikak hobeto gauzatu eta koordinatzea ahalbidetuko dute. Ministroak adierazi du TPNI % 28an gauzatu dela, eta proposatutako 100 ekintzetatik % 85 martxan daudela dagoeneko.
Turismoa | 2012/12/20
Epe horretan gora egin du Erresuma Batutik, Alemaniatik, Frantziatik eta Europa iparraldeko herrialdeetatik etorritako bisitarien kopuruak. Azaroan Espainiara nazioarteko 3 milioi turista etorri ziren, 2011ko hilabete berean baino % 0,2 gehiago.
Industria | 2012/12/19
Europa Press-en informazio gosarian ministroak neurri fiskalen Legeari buruz hitz egin du, baita telekomunikazioen sektoreko araudi berriari buruz ere
Turismoa | 2012/12/12
Ekitaldiak omendu duen turistari, hau da, Espainian lau egun egingo dituen britainiarrari, harrera egin diote José Manuel Soria ministroak, Isabel Borrego Turismoko Estatu idazkariak eta Taleb Rifai TMEko idazkari nagusiak. Espainiak 2000. urtetik ia 700 milioi turista jaso ditu.
Industria | 2012/12/10
Industria, Energia eta Turismo ministroak, José Manuel Soriak, eta Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Merkataritza Estatu idazkariak, Jaime García-Legazek, akordio bat sinatu dute maila teknologiko altuko sektore industrialen Nazioartekotze Plana abiarazteko. 6 milioi euro zuzenduko dituzte sektore horiek nazioartekotzeko. ICEX España Exportación e Inversiones-ek kanpo merkatuetako hainbat jardueretara bideratuko du diru hori. ICEX-ek elkarlan hitzarmenak sinatuko ditu CERSA eta ENISA-rekin, abal tekniko eta finantzarioak eta parte-hartze maileguak enpresa industrialen nazioartekotze prozesuetan finantzazio tresna gisa erabiltzea sustatzeko. Lehentasuna emango zaie esportatzeko bokazio handiagoa duten proiektuei, Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren Enpresa Lehiakortasuna eta Berrindustrializatzea Sustatzeko programen barruan.
Industria | 2012/12/9
José Manuel Soriak "Europako industria indartsuagoa, hazkunderako eta susperraldi ekonomikorako" adierazpenaren eguneratzeak ezarritako helburuak babesten dituzten ondorioen alde egin du.
Espainiak lehiakortasuna indartzeko esfortzu bateratuak areagotu eta industriak ekonomian duen pisua handitzeko apustua egin du, susperraldirako, hazkunderako eta enplegua sortzeko oinarri gisa.Espainiak Kontseiluan landu duten adierazpenaren alde egin du: "CARS 2020: Europan automobilen industria lehiakorra eta jasangarria sortzeko Ekintza Plana" adierazpena, hain zuzen ere.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2012/12/9
Hiri Adimendunen Normalizaziorako Espainiako Batzordea sortu da, azpiegitura, adierazle eta semantika, mugikortasuna, energia eta ingurumenaren esparruetan arauen sorrera kanalizatu eta koordinatzeko.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2012/12/4
Finantzatutako 245 proiektuetako onuradun kopurua 381ekoa izan da, aurkeztutako proiektuen % 38 inguruk parte-hartzaile bat baino gehiago zituelako. Onuradunen % 78,5 ETEak dira; aurreko urtean, berriz, % 59,2 ziren. Hala, laguntzak enpresen garapenari eta lana sortzeari zuzentzeko Gobernuak zuen helburua bete da.
Industria | 2012/12/3
José Manuel Soriak Getafeko El Lomo industrialdean kokatuta dagoen enpresa honen lan eta ekoizpen artisaua ezagutzeko aukera izan du. Instalazio horiek Loewe-ren munduko erdigune bihurtuko dira, material eta larruen ikerketa eta garapenari dagokienez. 15.000 metro karratu gehiago eta 180 langile berri izango ditu.
Turismoa | 2012/12/3
Sari horien helburua da turismoaren garapena, sustapena eta promozioa era nabarmen eta bikainean bultzatu duten pertsona, erakunde, enpresa eta helmugei dagokien aitortza egitea.
Industria | 2012/12/2
Industria, Energia eta Turismo ministroak, José Manuel Soriak, gaur goizean bisitatu du Ford-en Valentziako planta Almussafes-en, Kanpo Arazoetako ministro José Manuel García-Margallorekin, eta Valentziako Generalitat-eko presidente Alberto Fabrarekin, Ford Kuga modelo berriaren aurkezpena dela eta.
Turismoa | 2012/11/27
Erresuma Batua, Alemania, Frantzia eta Eskandinaviako herrialdeak izan dira 2012ko lehenengo 10 hilabeteetan gastuaren hazkundeari ekarpen handiena egin dioten merkatuak. Katalunia, Balear eta Kanariar Uharteak dira aldi honetan etekin handienak lortu dituztenak. Urrian, gastu turistikoa 4.760 milioi eurora iritsi zen (duela urtebete lortutako kopuru bera).
Ministerioa | 2012/11/27
Ministroarekin batera izan ziren Estatuko Turismo, Telekomunikazio eta Energia idazkariak eta Esperanza Aguirre.
Merkataritza | 2012/11/26
Industria, Energia eta Turismo ministroak, José Manuel Soriak, eman dio amaiera gaur Merkataritza Ganberen 125. Batzar Nagusiari.
Industria | 2012/11/26
Espainiak eta Turkiak Goi Mailako IV. Bilera Hispano Turkiarra egin dute Madrilen, eta arlo desberdinetako ministroek parte hartu dute bertan: Kanpo Gaiak eta Lankidetza, Defentsa, Industria, Energia eta Turismoa, Sustapena eta Hezkuntza, Kultura eta Kirolak (Espainiakoak eta Turkiakoak). Industria, Energia eta Turismo ministroa, José Manuel Soria, Energia eta Natur Baliabideen ministro Taner Yildizekin eta Ekonomia ministro Zafer Caglayanekin bildu da
Turismoa | 2012/11/21
Azpimarratzekoa da turista errusiarren etorrera, izan ere, 2012ko lehen hamar hilabeteetan % 41 egin du gora, aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Nazionalitate horretako bidaiari kopurua bikoiztu egin da azken bi urteetan. Espainiara nazioarteko 5,1 milioi turista etorri ziren urrian, 2011n baino % 3,2 gutxiago. Urte horretan % 9,4ko hazkundea izan zen.
Industria | 2012/11/20
Planak 1.300 lanpostu sortuko ditu, eta lau ibilgailu modelo berri ekoiztuko dituzte.
Turismoa | 2012/11/20
Espainiako Gastronomiaren Errege Akademiak aho batez eman die sari hori, bulegoek gastronomia sustatzen eta turismo gastronomikoaren esparruan egindako lanagatik. Fitur2013 azokan emango zaie plaka bana atzerrian Turismoaren Espainiako Bulegoen sarea osatzen duten 33 bulegoei
Turismoa | 2012/11/19
Bi finantzazio ildo berri ireki dira Emprendetur programaren barruan, bata 40 urtetik beherakoei zuzendua eta, bestea, I+G proiektuak edo produktu berritzaileak dituzten enpresei. Merkatuak eskaintzen dituenak baino baldintza hobeak dituzten maileguak dira, eta, gazte ekintzaileen kasuan, ez dute bermerik aurkeztu beharrik izango.
Industria | 2012/11/19
Gailurraren helburu nagusia industriak funtsezko sektore ekonomiko gisa duen funtzioa aldarrikatzea da.
Turismoa | 2012/11/15
Industria, Energia eta Turismo ministroa, José Manuel Soria, Bartzelonako Hotelen Gremioko ordezkariekin bildu da gaur. Bertan izan da, besteak beste, Gremioko presidentea, Jordi Clos, eta Bartzelonak, Kataluniak eta Espainiak turismoaren sektorean datorren urteotan izan behar duen mundu mailako gorakada aprobetxatzeko neurriak azaldu dizkie, sektore publikotik zein pribatutik hartutakoak.
Turismoa | 2012/11/14
Turismoko Estatu idazkaritza Shanghain izan da CITM Azokaren inaugurazioan, Asiako turismo-azoka garrantzitsuenean, alegia. Urteko lehen bederatzi hilabeteetan, Espainian 121.342 turista txinatar izan ziren, hau da, % 36 gehiago, 2012rako aurreikuspenak baino askoz gehiago.
Energia | 2012/11/11
Industria, Energia eta Turismo ministroak, José Manuel Soriak, gaur ireki du "Un nuevo horizonte", energia berriztagarriei buruzko foroa, Kreab Gavin Anderson-ek, Cuatrecasas Gonçalves Pereira-k eta Livingstone Partners-ek antolatua. Ministroak haren hizketaldian Gobernuaren helburua defendatu du, Espainiako energia mix-ean energia berriztagarrien garrantzia handitu eta finkatzea, alegia. Izan ere, konpromiso hori hartu du Europar Batasunarekin, eta, etorkizunean ere, energia berriztagarriek protagonismo handiagoa hartuko dutela aurreikus daiteke, munduko energiaren demandak gora egingo baitu eta horrek erregai fosilei eragingo baitie.
Industria | 2012/11/7
Industria eta ETEen arloko idazkari nagusiak, Luis Valerok, Kalitatearen Munduko Egunaren ekitaldian parte hartu du gaur. Industria, Energia eta Turismo Ministerioan egin da, lema honekin: "Batera heldu gara". Ekitaldi hori Kalitatearen Europako XVIII. Astearen testuinguruan txertatuta dago, Europar Batasunean urtero azaroan ospatzen baita
Turismoa | 2012/11/7
Martin Berasategui sukaldariak lortu du Sustapenaren Turismo Meritua. Berrikuntzaren Turismo Meritua Abel Matutes Pratsek lortu du, Ushuaia Beach Hotel eraldatzeagatik eta Eivissako Playa d'en Bossa hondartza biziberritzeagatik. Alejandro del Castillo y Bravo de Lagunak lortu du Turismo Merituaren Domina, turismoaren alde egindako lan ikaragarriagatik. Gainera, "Maspalomas, Kanarietako Kosta" aisialdirako eta atsedenerako helmuga bihurtzeko plan estrategikoaren sortzailea da. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak bost Domina modalitate ematen ditu, eta Turismo Merituaren bi Plaka.
Turismoa | 2012/11/6
Ministroa Rovira i Virgili Unibertsitatean izan da, bertako Turismo Fakultateko dekanoarekin. Bisita horretan bertatik bertara ikusi ahal izan du ze neurri hartu dituzten giza kapital kopurua hobetzeko, eta, azken batean, talentua hobetzeko, Espainiako ekonomiaren sektorerik garrantzitsuenari, turismoari, dagokionez, hain zuzen ere. Turismoak Espainiako ekonomiak sortzen dituen 100 eurotik 11 ematen ditu.
Energia | 2012/11/6
Industria, Energia eta Turismo ministroak Energia Eraginkortasunaren eta Smart Green Cities-en Mediterraneoko I. Kongresua inauguratu du. Topaketa hori ekintzaileei, enpresariei, administrazio publikoei, eskola profesionalei eta unibertsitateko komunitateari dago zuzenduta, betiere energiaren, eraikuntza eta birgaitzearen, uraren, sektore kimikoaren, IKTen eta abarren sektoreari buruz eztabaidatu eta ideiak bateratu nahi badituzte. Halaber, ekonomia adimentsuaren sektore sortuberri horiek dinamizatzen lagun dezakete
Industria | 2012/11/6
Industria eta ETEen arloko zuzendari nagusi eta ENISAko presidente den Manuel Vallek eta Valentziako Generalitateko Ekonomia, Industria eta Merkataritza conseller den Máximo Buch Torralvak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute, Luis Varelo Industria eta ETEen arloko idazkari nagusiaren aurrean. Bi erakundeek jarduera bateratuak garatuko dituzte enpresak sortu, hazi eta finkatu ahal izateko laguntza gehiago emateko helburuarekin, eta haiei aholkularitza eta finantziazioa eskainita
Turismoa | 2012/11/4
Urteko lehen bederatzi hilabeteetan, britainiarrek Espainian egindako turismo-gastuak % 8 egin zuen gora, 9.221 milioi eurora heldu arte. Gure herrialdera datozen britainiarren % 85 berriz ere etortzen da, eta % 42,5 hamar aldiz ere itzultzen da Espainiara. Ez dago beste helmugarik Espainiak besteko itzulera tasarekin. Espainiak Londreseko aurtengo erakusketan parte hartuko du, sektoreko mundu mailako eredu den erakusketan, 2.870 metro karratuko gunearekin. Turespaña-k 1.001 metro karratuko gunea du, eta haren standean 62 erakundek parte hartzen dute, publikoek zein pribatuek.
Industria | 2012/10/29
Defentsa Ministerioak I+G+B programetan jabetza industrialaren eskubideen ezagutza eta erabilera sustatu eta erraztea da helburua. Industria, Energia eta Turismo Ministerioa prest dago Defentsa Ministerioko langileen artean industria jabetzaren inguruko ezagutza zabaltzeko, baita jabetza mota hori babesteko sistemarekin lotutako trebakuntza berezia emateko ere. Horretarako, Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak (PMEB) Defentsa Ministerioko langileentzako kontsulta zerbitzu iraunkorra sortuko du.
Energia | 2012/10/29
Ekitaldian izan ziren, besteak beste, Madrilgo Erkidegoko presidente den Ignacio González, eta Ana Botella, Madrilgo alkatea.
Industria | 2012/10/28
José Manuel Soriak energia, industria eta turismo esparruko enpresa itunen alde egin du.
Turismoa | 2012/10/28
Urtarrila eta iraila bitartean, turisten gastua 45.106 milioi eurokoa izan zen guztira, 2011. urteko epe berdinean gastatu zutena baino %7,2 gehiago. Erresuma Batua eta Alemania izan ziren iraileko hazkundeari ekarpen handiena egin zioten merkatuak, eta Balear Uharteek eta Kataluniak lortu zuten horren ondoriozko irabazi handiena.
Industria | 2012/10/25
288 jarduera horietatik 241 industriako enpresen ekimenak dira; 162,3 milioi euro jasoko dituzte mailegu, eta diru hori 263,7 milioi euroko aktibo finkoetan inbertituko da 2012an. Beste 47 jarduerak industriarako azpiegitura publikoetan dautza, eta 20,3 milioi euro jasoko dira horretarako
Energia | 2012/10/24
Udako ordutegia amaitu da beraz, Europar Batasuneko estatu kide guztiei derrigor eragiten dieten Europako zuzentarau bati jarraiki. IDAE institutuaren estimazioen arabera, aldaketari esker martxotik urrira bitartean % 5 aurreztuko da argiztapenean, hau da, 300 milioi euro.
Industria | 2012/10/22
Azken Deklarazioa onartu dute, MIPYME-ek Iberoamerikako ekonomian duten garrantziari eta negozio-giro ireki eta lehiakorra definitzearen beharrari buruzkoa. Halaber, ekonomiaren, turismoaren eta lankidetza publiko zein pribatuaren iraunkortasunari lotutako sektoreen garrantzia ere azpimarratzen da. MIPYME-en Gutun Iberoamerikarra idatzi dute, printzipio komun batzuk definitze aldera, hala nola aukera-berdintasuna edo segurtasun juridikoa, politika publikoak eta MIPYME iberoamerikarrei laguntzeko baliabideak zer esan nahi duten argitzeko, betiere iraunkortasun bokazioa duten eta jarduera eta enplegua sortzen duten enpresa-proiektuak defini daitezen sustatuz. Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soria topaguneko gonbidatzailea izateaz gainera, gailurraren buru ere izan da; adierazi duenaren arabera "mezu bateratu bat eman dezakegu ETE-ek, gure ekonomiaren ardatz nagusi izaki, garapen ekonomiko eta sozialean betetzen duten funtzio garrantzitsua balioesteko”.
Industria | 2012/10/21
Iberoamerikako eta Afrika Iparraldeko ETE-en Topagunea gaur goizean egin da XXII. Gailur Iberoamerikarrean
Industria | 2012/10/21
Aintzatespen horrekin izaera zibileko jarrera apartak saritu ohi dira.
Turismoa | 2012/10/21
Urtarrilaren eta irailaren artean, % 3,8 turista gehiago etorri da, hau da, 47 milioi. Turista errusiarren kopurua % 40ra igo da urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan; lehenengo aldia da, bada, milioi bat turista baino gehiago datozela. Irailean, % 56 gehiago etorri zen.
Industria | 2012/10/18
132 jardueretatik 63 Teruel, Soria eta Jaéngo probintzietako industria-ekimenei dagozkie, eta 34,2 milioi euroko laguntza jasoko dute.
Gainontzeko 69 jarduerak Campo de Gibraltar eta Bahía de Cádiz eskualdeetako berrindustrializazio proiektuenak dira, eta 64,7 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte.
Laguntza horiek guztira 141,8 milioi euroko inbertsioa jasoko dute 2012. urtean.
Turismoa | 2012/10/18
Kreditu-lerroa Industria, Energia eta Turismo Ministerioak finantzatu eta Kreditu Ofizialaren Institutuak (KOI) kudeatzen du, eta Turismoaren Plan Integral Nazionalaren barruan kokatzen da, herrialdeko azpiegitura turistikoak pixkanaka berritzea helburu duela. Maileguak zenbait motako enpresa turistikoei zuzenduta daude: ostatuei, jatetxeei, bidaia-agentziei, eskaintza osagarriari, kongresu-antolatzaileei, bitartekaritza turistikoko enpresei, etab.
Energia | 2012/10/15
Ministroak adierazi zuenez, neurri hauen helburuetako bat da horniketari dagokionez segurua izango den energia-sistema izatea, baita jasangarria ere, ingurumenaren esparruan zein ekonomia eta finantzen esparruan.
Industria | 2012/10/15
Resuelta la convocatoria de ayudas 2012 previstas en el Programa de Apoyo a Agrupaciones Empresariales que gestiona el Ministerio.
El apoyo al fortalecimiento y a la actividad de los denominados “clusters” de innovación forma parte de la estrategia europea de mejora de la competitividad a través de la innovación.
La edición de este año ha implantado una gestión más integrada del programa incorporando al mismo a las agrupaciones del sector turismo que hasta ahora tenían un tratamiento independiente.
Industria | 2012/10/14
Maras ministroak kortesiazko bisita egin dio José Manuel Soria ministroari Espainia bisitatzen zuela aprobetxatuz.
Industria | 2012/10/10
El ministro de Industria, Energía y Turismo, José Manuel Soria, muestra su apoyo a la comunicación presentada por el vicepresidente de la Comisión Europea y comisario de Industria y Emprendimiento, Antonio Tajani, “Una industria europea más fuerte para el crecimiento y la recuperación económica”.
Ministerioa | 2012/10/9
El ministro de Industria, Energía y Turismo se ha reunido hoy con la ministra de Ecología, de Desarrollo Sostenible y de Energía de Francia, Delphine Batho, en el marco de XXII Cumbre Hispano-Francesa que ha tenido lugar hoy en París.
Ministerioa | 2012/10/8
Mariano Rajoyk kanpaina honetan hil direnak gogoratu ditu, eta suteetan zauritu edo kaltetu direnen esfortzua baloratu du.
Idazkariordetzaren Industria eta turismoa | 2012/10/8
Ministerioak aurrekontua %21,33 murriztu du, 2.952,5 milioi eurora iritsi arte. Aurrekontu horiek Espainiako ekonomia sakonetik onbideratzea dute helburu, oinarri sendoak ezarriz hazkunde ekonomikoa eta enpleguaren sorrera sustatzeko, betiere defizitaren helburuak bete behar direla aintzat hartuta. 2012. urtetik aurrekontuekin esfortzu handia egin badu ere, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak dagoeneko hasi dituen erreformekin aurrera egiten jarraituko du.
Industria | 2012/10/7
Hautatutako proiektuek Ekintzaileei Laguntzeko 155 Zentro (ELZ) biltzen dituzte 15 autonomia-erkidegotan. Proiektuak hiru erakunde edo gehiagoren laguntzarekin egin dira, eta ELZen zerbitzuak hobetu zein zerbitzu berriak abiaraztea dute helburu, ekintzaileei laguntzeko eta enpresak sortzea sustatzeko.
Industria | 2012/10/3
Europako industria indartzeko jarraitzen ari diren lan-ildoez jardun dute.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2012/10/3
Akordioak ziberdelinkuentziaren eta ziberterrorismoaren aurkako borroka hobetu eta garrantzi handiko azpiegituren babesa areagotuko du.
Ziberdelituei eta ziberterrorismoari dagokienez, asko handituko da informazio lapurretak, iruzur elektronikoak, identitatearen faltsutzeak, haurren pornografia eta pederastia detektatu, ikertu eta jazartzeko gaitasuna.
Hitzarmenaren helburua da, baita ere, azpiegitura garrantzitsuenen babesa areagotzea, eta horiek kaltetu ditzaketen gertakariei erantzun eraginkorrak emateko gaitasuna handitzea.
Industria | 2012/10/1
Berarekin batera izan ziren Energiako Estatu idazkaria eta Industriako idazkari nagusia.
Energia | 2012/9/27
Azken Baliabideko Tarifa (ABT) elektrikoak ere, 17 milioi erabiltzailerekin, behera egingo du urrian egingo den hiru hilez behingo berrikuspenean.
Gasaren ABTk berdin jarraituko du urrian.
Butano bonbonaren prezioak ere %4,6 egingo du behera; beraz, botila bakoitzak 16,1 € balioko ditu.
Turismoa | 2012/9/27
Abuztuan, turisten gastu osoak % 5,7 egin zuen gora, 7.704 milioi eurora iritsi arte. Erresuma Batua, Frantzia, Europako iparraldeko herrialdeak eta Errusia izan ziren igoera horri gehien lagundu zioten merkatuak, eta bereziki eragina izan zuen Balear Uharteetan, Katalunian, Andaluzian eta Valentziako Erkidegoan.
Industria | 2012/9/26
Ibilgailu Eraginkorren Aldeko Pizgarri Programaren (PIVE gaztelaniaz) helburua 75.000 ibilgailu ordezkatzea da, turismoak zein ibilgailu komertzial arinak, erregai gutxiago kontsumitzen duten ibilgailuen kontsumoa sustatzeko.
Onuradunek (partikularrek, profesionalek, autonomoek, mikro-enpresek eta ETEek) zuzenean jasoko dute 2000 euroko laguntza, kontzesionarioan faktura ordaintzerakoan. Kopuru horretatik 1000 euro Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ematen ditu, eta, gainontzekoa, fabrikatzaile edo inportatzaileak.
Programak 12 urte baino gehiagoko turismoak txatarrera bidaltzea ahalbidetzen du, eta 10 urtetik gorakoak merkataritza ibilgailu arinen kasuan. Hala, ibilgailu horiek ordezkatzeko eraginkortasun handiko ibilgailuak eskainiko lirateke, erregai gutxiago kontsumitzen dute eta CO2 gutxiago isuri ere bai.
Energia Aurrezteko eta Dibertsifikatzeko Institutuak (IDAE gaztelaniaz) estimatu du ekimen horri esker 26,1 milioi litro erregai aurreztuko direla urtean, hau da, 166.000 upel petrolio, eta 16 milioi euro urtean. Horri negutegi-efektuko gasak gutxituko direla ere gehitu behar zaio, 54.000 tona CO2 urtean.
Programa 2012ko urriaren 1ean abiaraziko da, eta 2013ko martxoaren 31ra arte luzatuko da, edo dirua agortu arte.
Turismoa | 2012/9/26
Egunari Bere Errege Gorentasun Asturiasko Printze-Printzesek eman zioten hasiera, José Manuel Soria, Industria, Energia eta Turismo ministroarekin, eta Taleb Rifai, Turismoaren Mundu Erakundearen idazkari nagusiarekin.
Soria ministroak turismoaren baitan iraunkortasuna tresna horizontala dela azpimarratu zuen, baita helmugetan zein baliabide turistikoetan aplikatu behar dela ere. Bestalde, aurten bertaratuko diren turista kopuruak eta diru-sarrerek gora egingo dutela aurreikusten dutela ere aipatu zuen.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2012/9/24
Se resuelve la convocatoria del Subprograma de Competitividad I+D de la convocatoria de ayudas 2012 de la Acción Estratégica de Telecomunicaciones y Sociedad de la Información. Los proyectos recibirán 48 millones de euros en subvenciones y 185,6 millones de euros en préstamos. Se han destacado los proyectos dirigidos a impulsar las líneas de actuación destacadas en la Agenda Digital Europea: incrementar la competitividad de la PYME, impulsar las Smart Cities y la administración electrónica, favorecer la creación de contenidos y servicios interoperables y sin fronteras y potenciar la creación de servicios en un entorno de movilidad.
Turismoa | 2012/9/20
Urteko lehen bederatzi hilabeteetan 40,7 milioi turista heldu ziren, urtez urteko aldaketa-tasa % 3,6koa izanik
Industria | 2012/9/18
José Manuel Soria ha inaugurado la planta de componentes de Fagor Ederlan y la de Cikautxo y ha visitado las instalaciones de la multinacional Huawei, con la que ha acordado constituir un grupo de trabajo que evalúe las posibilidades de establecer un centro de I+D en España. El ministro ha mantenido un encuentro con empresarios españoles organizado por la Cámara de Comercio española en China, en el que ha resaltado la importancia de la internacionalización y las oportunidades de negocio del país asiático. La jornada anterior, el ministro visitó en Pekín el simulador de helicópteros de Indra para Eurocopter, que marca un hito en el sector aeronáutico chino, al inscribirse dentro del proceso de liberalización de su espacio aéreo.
Industria | 2012/9/17
Txinako ministro ordearekin izandako bileran, José Manuel Soriak bi Ministerioen arteko hitzarmenak suspertzeko proposamena egin zion, ETEei, industriari eta IKTei dagokienez, enpresen arteko aldebiko harremanak hobetzeko tresna izan daitezen.
Ministroak Txinako autoritateei eskatu die automobilgintzako eta osagaien ekoizleekin elkarrizketa txandak antolatzeko, Txinako Automobilgintza Elkartearen laguntzarekin.
Txinako XII. Bost Urteko Planak energiaren esparruan ere hainbat aukera erakusten ditu. Horien inguruan ere jardun zuen ministroak astelehenean, Txinako Energia Agentzia Nazionalarekin (NEA) egindako bilera batean.
Turismoa | 2012/9/17
José Manuel Soria presenta a la vicepresidenta de la Chinese National Tourism Administration (CNTA), Du Yili, el atractivo de España como destino turístico para el mercado chino. Desde el pasado mes de abril se han externalizado los servicios de apoyo a los consulados de Pekín, Shangai y Cantón, lo que permitirá agilizar la concesión de visados. Entre los objetivos del Gobierno español destaca la creación de nuevas rutas aéreas entre España y China para intensificar los intercambios turísticos y comerciales. La economía china crecerá en 2012 entre el 8% y el 9%, lo que favorecerá que los chinos viajen más al extranjero. De mantenerse esta tendencia en 2012, España podría recibir 150.000 turistas chinos.
Turismoa | 2012/9/14
José Manuel Soriak Txinara egingo du bidaia bertako turismo eta inbertsioa Espainiara erakartzeko, eta Txinan dauden Espainiako enpresen nazioartekotzea sustatzeko. Soria Ministroak Pekin eta Shangain izango ditu bilerak Txinako autoritateekin, tokiko bidaia-antolatzaileekin eta Txinan lanean diharduten enpresa espainiarrekin. Txinako merkatuak gero eta garrantzia handiagoa du gure turismorako, esportazioetarako eta inbertsioetarako. Gaur egun, Espainiako 600 bat enpresa daude Txinan.
Energia | 2012/9/13
Testua Gorteei bidaliko zaie, eta % 6ko zerga homogeneoa biltzen du elektrizitatea sortzeagatik lortutako diru-sarreretarako.
Bestalde, hondakin nuklearrak ekoiztu eta biltegiratzeko zergak ere biltzen ditu, baita sortze hidroelektrikorako kanon bat eta gas naturalaren "zentimo berde" bat ere, elektrizitatearen kontsumo eta ekoizpenari zuzenduta, zein elektrizitatearen ekoizpenerako ikatzari, fuel-olioari eta gasolioari zuzenduta.
Energia | 2012/9/9
Enrique Hernández Bento se ha interesado por el estado de salud del alcalde Angel Vadillo y le ha explicado las actuaciones del Ministerio de Industria, Energía y Turismo para solucionar el problema del déficit de tarifa energético en España.
El subsecretario, que estuvo acompañado por el secretario de Ordenación del Territorio y Sostenibilidad del PSOE, Hugo Alfonso Morán Fernández, han animado al alcalde a que presente sus planteamientos a través de la línea de comunicación abierta con todos los agentes en el marco de la reforma energética.
Energia | 2012/9/9
El Ministerio de Industria, Energía y Turismo, ha promovido la participación de la Isla de El Hierro en la reciente cumbre energética de islas organizada por la Agencia Internacional de Energías Renovables (IRENA) los días 6 y 7 de septiembre.
En dicha cumbre la delegación española presidida por el Ministerio y de la que formaban parte el Cabildo y la sociedad Gorona del Viento, ha presentado el proyecto de autosuficiencia energética de la isla con la puesta en marcha de la central hidroeólica que suministrará energía eléctrica tanto para el consumo local como para la desalinización del agua.
La presentación ha tenido una gran acogida estando prevista la visita del Director General de IRENA a El Hierro en próximas fechas.
Turismoa | 2012/8/27
Uztailean, % 8,9 gehiago gastatu dute turistek, 7.515 milioi euro guztira. Turista bakoitzak % 4,3 gehiago gastatu du batez beste eta eguneko batez besteko gastua % 3,6ra igo da aipatu hilabetean. Erresuma Batua, Europa iparraldeko herrialdeak, AEB eta Errusia izan dira igoera horretan gehien lagundu duten merkatuak, batik bat Katalunian, Andaluzian eta Valentziako Erkidegoan.
Turismoa | 2012/8/21
Urtarrila eta uztaila bitartean, 33 milioi turista iritsi dira, eta % 3,3koa izan da urtez urteko diferentzia. Uztaileko merkatu igorle nagusiak Alemania (% 9,7 gehiago) eta Frantzia (% 7,7 gehiago) izan dira.
Industria | 2012/8/5
JM Soria ministroak, Kanarietako Gobernuko ordezkari Mª del Carmen Hernández Bentorekin batera, La Gomera irlan suteak kaltetutako lekuak bisitatu ditu.
Industria | 2012/8/2
Ekintzaileek kredituak eskatu ahal izango dituzte enpresa proiektuarenak direnez gain beste bermerik behar izan gabe.
Energia | 2012/7/31
Energiako Estatu idazkariak, Fernando Martik, etorkizunean akordioetara iristeko lagungarri diren proposamen zehatzak Industria, Energia eta Turismo Ministeriora idatziz bidaltzeko eskatu die Ikatzaren Planaren Segimendu Batzordeko kideei.
Energia | 2012/7/30
Gaur goizean Berregituraketarako Institutuko arduradunek bilera egin dute CC.OO., FITAG-UGT eta Unión Sindical Obrera sindikatuekin eta ikatzaren sektoreko ugazabekin, Carbuniónekin.
Turismoa | 2012/7/30
Lankidetza honela gauzatuko da: turismoa sustatzeko eta Espainian eta atzerrian sukaldaritza zabaltzeko proiektuak garatuko dira.
Turismoa | 2012/7/29
Ekainean, turisten gastua % 8,7an areagotu zen 5.833 milioi euroraino. Turistaren batez besteko gastua zein eguneko batez besteko gastua handitu dira ekainean eta sehilekoan. Erresuma Batuan, Estatu Batuetan eta Errusian aurki dezakegu hazkunde horren erantzuna, onura handia eman baitiote Kataluniari eta artxipelagoei bereziki.
Turismoa | 2012/7/26
Mailegua, beste batzuen artean, ostatu enpresa turistikoentzako, sukaldaritza enpresentzako, bidaia agentzientzako, eskaintza gehigarrientzako, kongresu antolatzaileentzako eta bitartekaritza turistikoa egiten duten enpresentzako bideratuta egongo da.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2012/7/24
Irailaren 30era bitartean, herritarrek Agendako behin-betiko testuen prestaketan parte hartu ahal izango dute, beren iritzi eta proposamenak emanez www.agendadigital.gob.es webgunean.
Turismoa | 2012/7/22
Urteko lehen sei hilabeteetan, turisten etorrerak 25,1 milioikoak izan ziren, urtez urteko aldaketa-tasa % 2,9koa izanik. Lehen seihileko honetan, Erresuma Batua, Alemania eta Frantzia izan dira merkatu igorle nagusiak
Industria | 2012/7/19
Industria, Energia eta Turismo Ministerioak 381 milioi eurorekin 2012an babestuko dituen industriako planak hautatu ditu, industria-sektore estrategikoen lehiakortasuna sustatzeko programaren barruan. Automobilgintza-sektoreak 220 milioi euro jasoko ditu industriako 97 plan finantzatzeko eta horrek 1.230 milioi euroko inbertsioa ekarriko du datozen bi urteetan. Gainerako manufaktura-industriarako, sektore aeroespazialerako izan ezik, 161 milioi euroko laguntzak emango dituzte 278 jardueratarako. Laguntza horiek 1.156 milioiko inbertsioa ekarriko dute 2012-2013 aldian.
Turismoa | 2012/7/18
Errusiarrek Espainian egiten duten gastu turistikoa merkatu igorleek egiten dutenaren batezbestekoa baino % 50 handiagoa da.
Ministerioa | 2012/7/17
Lan-bisita bi egunez luzatuko da, eta hainbat sektoretako espainiar enpresarien ordezkaritza batek parte hartuko du
Industria | 2012/7/17
El Hierro eta Lorcarako berrindustrializazio-deialdi bereziak ebatzi dira, eta jardueretarako 17,3 milioi euro emango da. Proiektuari 26 milioi euroko inbertsioa lotzen zaio. Programa bereziek diru-laguntzekin eta 15 urtetan interesik gabeko maileguekin (gabeziako 5 eta amortizatzeko 10) sustatzen dituzte jarduerak.
Ministerioa | 2012/7/15
Ikatzaren Plan berriak aurreko planetako konpromisoak mantenduko ditu, batik bat sozialki eragina duten alorretan, esaterako aurretiko erretiroan. Planak, halaber, elementu berriak barne hartuko ditu, aurreko planetako inertziak eteteko aukera egon dadin, betiere meatzaritza-eskualdeen etorkizuna bermatzeko.
Turismoa | 2012/7/11
Murtziako herri horretako gazteluan dagoen paradoreak 76 logela bikoitz, hitzaldietako areto bat, spa bat, barneko eta kanpoko igerilekua, aparkamendua eta lorategiak ditu.
Energia | 2012/7/3
Proiekturako 900 milioi eurotik gora inbertituko dira.
Turismoa | 2012/7/3
Turismo estatu-idazkariak sinatu du Sevillan, Sustapen ministro den Ana Pastor bertan zela.
“Renfe Spain Pass” txartela sortu da, nazioarteko turistek tarifa finkoa erabiltzeko aukera izan dezaten egun eta hiri desberdinetan zehar.
Industria | 2012/7/2
Bigarren edizio honetan, hamabost ikasle hautatu dira.
Energia | 2012/7/1
Industria, Energia eta Turismo ministro den José Manuel Soria ikatz-meatzaritzaren sektoreko UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariekin batzartu da gaur, Gobernuak ikatzaren plan berria negoziatzeko duen gogoa jakinarazteko.
Bileran, Soria ministroak 2012an defizit publikoaren helburuak lortzeko aurrekontuan egin diren ahaleginak gogorarazi ditu, Espainiako gizarte osoan eragina dutenak.
José Manuel Soriak 2013-2018 planaren negoziazioa lehenbailehen hasteko eskatu die sindikatuei, izan ere, EBak ez baitu onartzen plan hori gabe sektoreak diru-laguntza publikoak jasotzea.
Turismoa | 2012/6/27
En los primeros cinco meses del año, el gasto medio diario ha crecido un 11,1%. Alemania destacó entre los principales mercados por el incremento del 15,6% en el gasto total. Los mayores incrementos correspondieron a la Comunidad de Madrid, un 29,5%, a la Comunidad Valenciana, un 14,2%, y a Cataluña, con un 11,7%.
Ministerioa | 2012/6/25
Lindek Banco de España erakunde sendoa dela azpimarratu zuen.
Industria | 2012/6/24
Industria, Energia eta Turismo ministro José Manuel Soriak, Gobernuak bere lehentasunen artean ekonomiaren "berrindustrializazio prozesu bat burutzea" dagoela ziurtatu du, izan ere, industria sendoa duen estatu batek momentu zailei aurre egiteko gaitasun handiagoa baitu.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2012/6/21
Txostenak adierazten du IKTek garrantzi handia dutela ekonomia berreskuratu ahal izateko.
Adituek arriskua ohartarazten dute Espainiak teknologia digital berrien potentziala aprobetxatzen ez badu.
Hiritarren partaidetza sustatzea gomendatzen dute Agenda Digitala egiteko.
Turismoa | 2012/6/21
Industria, Energia eta Turismo ministroak aurkeztutako plana Gobernuaren tresna bat da; planak irizpide nagusiak ezartzen ditu Espainiako turismo sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, honek Espainiako ekonomiaren motor gisa funtziona dezan, eta mundu mailan turismo arloan lidergoa berritzeko. Ikuspegi pragmatiko batekin, ibilbide-orri hau 6 ardatzek, 28 neurrik eta 104 ekintzek osatzen dute, eta agente publiko nahiz pribatu guztiek egindako ekarpenetan oinarritzen da, aldirako 1.600 eta 1.800 milioi euro bitartean balioetsitako aurrekontuarekin. Neurrien artean, azpimarratzekoak dira Espainia marka eta bisitarien leialtasuna areagotu izana, eskaera nazionalaren estimulazioa, bisak igortzeko politikaren hobekuntza, helmuga turistiko helduen birmoldaketa, azpiegiturak berritzeko kreditu-ildoak eta ostatuen sailkapenaren homogeneizazioa. Indarrean dagoen legedia ere aldatuko da, turismo arloan malgutasun handiagoa lortzeko, eta Turespaña kapital pribatura zabalduko da, erabakiak hartzeari eta finantziazioari dagokienez.
Turismoa | 2012/6/21
Alemaniatik etorritako bidaiari-kopurua izan da hilean gehien igo dena: %17,6 gehiago, hau da, 888.217 turista. Suitzatik datozen turisten igoera ere nabarmena da, %15,2, baita Europa Iparraldetik (%11,5) eta AEBetatik (%10) iritsitakoena ere.
Merkataritza | 2012/6/19
Marokoko presidente Abdelilah Benkiraneren eta tokiko zenbait enpresariren presentzian, Printzeak enpresa espainiarren "esperientzia" eta "ahalmena" azpimarratu ditu.
Energia | 2012/6/17
Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren idazkariordea buru izan da Europako Energia Iraunkortasunaren Astean Espainiak antolatutako ekitaldian. Ekitaldi horretan, El Hierro uhartea Europan eta mundu mailan eredu gisa aurkeztu da, energiari dagokionez iraunkorra izateagatik eta uhartea energiaz hornitzeko bertakoaz soilik baliatzea aski duelako. José Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak, Günther Oettinger Europako Energia komisarioak eta Energia Berriztagarrien Nazioarteko Agentziako (IRENA) buruak, Adnan Z. Aminek, bideoen bitartez azpimarratu zuten El Hierroko ekimenaren garrantzia. Denbora gutxi barru hirurek uhartea bisitatuko dute.
Industria | 2012/6/17
Ministerioaren ordezkaritza bat, Industria, Energia eta Turismoko idazkariorde Enrique Hernández Bento buru duelarik, El Hierroko kabildoarekin eta Valverde, La Frontera eta El Pinarko udalekin bildu da 2012ko El Hierroko Jarduera Berezien Plana (PAE/El Hierro) bide onetik doan balioztatzeko. Bileraren amaieran, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak bi hitzarmen sinatu ditu El Hierroko autoritateekin. IDAEaren bitartez, El Hierro uhartean energia aurrezteko eta eraginkortasuna lortzeko jarduera berriak identifikatzen, diseinatzen eta aurrera eramaten lagunduko da, baita energia berriztagarriak garatzen ere. Horrez gainera, turismoa sustatuko da Fiesta de la Bajada de la Virgen de los Reyes jaialdiari zuzendutako ildo berezi batekin.
Merkataritza | 2012/6/14
Zenbait bilera egingo ditu Marokoko ministroekin, turismoari, industriari eta energiari loturiko gaiak aztertzeko.
Soria ministroa Espainia-Marokoko Enpresen Inbertsioen eta Lankidetzaren VII. Foroaren inaugurazioan izango da.
Informazio Gizartea eta Agenda Digitala | 2012/6/12
133 milioi euro inguru Espainiako ikus-entzunezko ekoizpenak finantzatzera bideratu ziren, Industria, Energia eta Turismo, Hezkuntza, Kultura eta Kirol eta Presidentetza Ministerioek osatutako Ministerio arteko Segimendu Batzordearen Txosten Orokorraren arabera. Arauaren aplikazioko hamabi urteetan, telebista nazionalek guztira 1.537 milioi euro inbertitu dituzte ikus-entzunezko lanetan.
Turismoa | 2012/6/11
Turismoak Espainian 2011. urtean izandako zifra onak aipatu zituen ministroak.
Eskerrik asko zure iruzkinengatik.